• Igandea, Martxoa 29th, 2015

Jabier Goitiak maiatzaren 9an Euskeraren Jatorriaren 10. Biltzarrean parte hartuko du. Bere hitzaldian aipatuko du, besteak beste, ea nola den posible indoeuroparraren ikerle gehienak -guztiak ez esatearren- haien teoria guztiak euskera ezagutu eta aipatu gabe egiten ari direla, seguruenik, garai hori baino lehen Europan egon zitekeen hizkuntza bakarrenetakoa izanda:

Erromatar Inperioaren erorketatik eta  XIXgarren mendea ongi sartu arte, Europa osoa, hamalau mendeetan,  txoritegian egon da, Grezia eta Erromaren zibilizazio klasikoak, gure historiaren eta gure jakinduriaren oinarria izan zirela ametsetan. Bitarteen ahaldunek (botereak) saltsa lodi bat sukaldatzen zuten, ideia hori jenteari sartzeko.

Sir W. Jonesek  Latin eta Grekerak sanskritoarekin antzekotasuna zuela  aldarrikatzen hasi zuenetik, testuinguru aurre-erromantiko batean, germaniarren “sukarra” biztu zen.

Geroztik, azken ehun eta hirurogeita urte hauetan, besteak beste interes akademikoek, editorialek eta (behar bada) politikoek teoria hori indar handiz bultzatu dute, nahiz eta teoria hori bizirik egon dadin, existitzen ez diren erro indo-germaniarrak asmatzera heldu behar izan diren.

Komunikazio honetan gauza larriak salatzen dira: Zientziaren bertan bera utzi izana, Europako antzinako hizkuntzak ezagutzeko sistematikoki Euskera bazterrean utzi izana, hain zuzen ere Azoreak irletatik hasita
 Kamtchacka penintsularainoko toponimoak azaltzeko gai den hizkuntza bakarra.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Jabier Goitia  | Etiketak: , ,
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu