• Astelehena, Abuztua 01st, 2016

Zubiaga: be+ota

Naberan: behe-soin > soin adarra

Etxamendi : ainitz hizkuntzetan zantzu  eta era berdinsuko hitzak badira, abest. bâzâu(s) , arm. bazuk , gr. pêkhus <<*bbâghu, skr. bhâhu ; latinak grezieratik brac(c)hium , bainan gr. brakhiôn-ek “beso” baino lehenik diona da “soin aldea” (Chtr.193) “partie humérale du bras par opposition à l’avant-bras pêkhus”.

Beraz bi balizkori buruz jo daiteke : 1°-BESO letorke cast. brazo bezalako batetik , /R/ galdurik  ???  2°-osatuzko hitza litaike  BI “2”+ SOIN “espalda”, beraz “dual” bat , begi, belarri, behatz, belhain bezala ???

Morvan: baliteke kaukasieratik etortzea: mecu, bico (c = ts) “id.”, arapaho bees “id.”?

Goitia: Guztiok dakigun bezala, gizakiok eta tximinoak daukaguz aurreko (edo goiko) goi adarrak, aurrez aurre jar daitezkeen adar indartsuak. “bez”,  eta erderazko “reves”, bat dira, Latinezko “reversus” ere, Euskeraren “bez”-etik (reversible) dator. “o”, moduko atzizkiarekin,” bez o”, zera nahi du esan, ” lo que se enfrenta”, besoaren artikulazioak elkarri aurre egin eta tresna eragingarriak besoei esker arbola bateri oratu ahal diogulako.

Agud-Tobar

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu