• Igandea, Urria 02nd, 2016
Zer agertu da Iruña-Veleian, hautsak horrenbeste harrotu dituena?
Jardunaldia Gasteizko Europa Jauregian 2016ko azaroaren 19n, Lurmen kanporatu zuten 8. urteurrenean

Zer gertatzen da Iruña-Veleian analitikak ganorazko laborategi baten ez egiteko? Zergatik ari da Iruña-Veleian establishment politiko, unibertsitario, komunikatibo eta judiziala egiten ari dena egiten? Hau da: Lurmen kanporatu, hondeamakinez bi aldiz indusketako gune garrantzitsu bi suntsitu, urtero aldatu behar izan duten gezurrezko bertsio ofizialari eutsi (Descartes, grafologia, sasianalitikak…), kereilaren instrukzioa 8 urtez luzatu…

Zeintzuk dira establishmentaren 4 beso horiek Iruña-Veleia affairean hain irmoki bat egiteko izkutuko arrazoiak? UPN-Unión del Pueblo Navarrok Iruñan egindako Gaztelu plazaren suntsiketarekin lotura zuzena izan lezake?

Jardunaldi honetan Iruña-Veleian kristautasunari buruz zer aurkitu den, aurkitutako horrek zein ondorio izan dezakeen Vatikanoak orain arte kontatu digun historian, eta etorkizunari begira gai hau argitzeko zein oztopo gainditu eta zein ekarpen egin dezakegun aztertzeko bilduko gara.

Egitaraua

09:15 Harrera, akreditazioa eta liburuen erakusketa.

09:30 Agurra eta Jardunaldiaren aurkezpena

09:45 Felix Placer Ugarte: El contexto religioso en Euskal Herria en la época de Iruña-Veleia

10:15 Julen Urkiza Txapartegi: Elizaren historia Euskal Herrian

10:45 Jorge Ribero Meneses: Pruebas concluyentes del origen cantábrico del cristianismo legitiman los hallazgos de Iruña-Beleia

11:45 Atsedenaldia

12:00 Victoria Sendon de Leon: Movimientos heréticos gnósticos en la Península Ibérica

13:00 Ekitaldia: Lurmen kanporatzearen 8. urteurrena

14:00 Bazkaria

16:00 Bisitaldia Felix Rodrigo Morarekin: Revolución Bagauda y Arte Medieval, Armentiako San Prudentzioko basilikarako bisita

18:00 Antonio Rodriguez Colmenero: Grafitos de temas religiosos en Iruña-Veleia

18:30 Solasaldia: Hizlariak, Felix Zubiaga Legarreta, Jose Antonio Gonzalez Salazar, Antonio Arnaiz Villena, Nekane Jurado Perez

20:15 Biltzarraren amaiera

Erakusketa: “Historiak ezin du itxaron” (Carlos Uraga)

Izena emateko

45 € (bazkaria, bisita eta gidaliburua barne).  Ikasle edo langabetuek, edo bazkari barik: 30 €.

Kutxabank: 2095-5092-01-1063635469  (jarri abizena+e-posta)

Laboral Kutxa: 3035-0038-91-0380081747  (jarri abizena+e-posta)

Info: euskerarenjatorria@gmail.com

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu