• Larunbata, Otsaila 04th, 2017

Iberiaeraz, ikerle batzuek diotenez, ez zegoen “nazio” edo “estatu” hitza, “anaitasuna” baizik. Hau da, herri iberiarrek kanpoko erasoak zeudenean (zeltak, mediterraneoko herri batzuk) elkartu egiten ziren euren burua eta bizitzeko era defendatzeko.

Berdintasunean eta elkarrekiko errespetuan oinarritutako batasuna zuten herri iberiarrek, baina erromatarrek hori apurtu zuten eta geroztik, batzuek ulertzen duten batasun era bakarra zapaltzaile berdin baten azpian derrigorrez egon beharra da.

Kataluniak bere hizkuntza eta bere autonomia defendatzeko bide propioa egiteko eskubidea du eta Gaztelerria (Espainia esatea gehiegi litzateke Hispaniako lurraldean bi estatu eta hainbat nazio eta herri daudelako ez soilik gaztelauak) ez da inork demokraziari uko egiteko.

Castelaok herri iberiarren batasuna zuen buruan, ezinezkoa estatu herrizida honekin.

Elkartasuna herri katalanarakin!  Elkartasuna Artur Mas lehendakari eta Joana Ortega eta Irene Rigau sailburuekin!

Irudia: La Vanguardia

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Herri bat epaituko dute astelehenean3.0101
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu