• Astelehena, Otsaila 20th, 2017

Egun hauetan erakutsiko dugun txosten honetan, Eñaut Etxamendik, Lakarrak 1998an Uztaro aldizkarian egi nzuen Euskal Filologiaz artikuluari erantzuna eman dio. Eñauten ustez, Lakarrak proposatzen dituen puntu askok ez dute oinarri nahikorik. Atalez atal ikus dezagun.

EUSKAL FILOLOGIAZ   Joseba A. Lakarrak  UZTAROn 25 – 1998  47 -110. Hizkuntzalaritza konparatua eta Aitzineuskararen erroa

IRITZIA : Eñaut Etxamendi (Euskera-Erderak: Erkaketa saioa). Doktoretza UMR Baiona. 2007/03/27. www.euroskara.com

Joseba Lakarraren aburua : aitzineuskara zaharraren eta Europear-eraren arteko konparaketa ezinezko litaike barne berreraiketaren arabera (metodo hau aurkezturik dela §8.4. atal.).

Eñaut Etxamendiren tesia : Euskera Indo-europear senidea da, barne eta kanpo erkaketaren arabera, eta erkaketa horrek aitzineuskeraren berreraiketari buruzko bideak idek ahalko liriozke.

Hitz laburtuen irakurtzeko :

Chtr. : Pierre Chantraine, Dictionnaire étymologique de la langue grecque 1999
Meillet : A.Ernout & A.Meillet, Dictionnaire étymologique de la langue latine1994
Gr. greziera klasikoa
Lat. latinera klasikoa
Arm. armeniera ; Skr. sanskritera ; Av. /abest. Avestkera ; Hitt. hittitera ; Myken. mykenera
Irl. irlandera ; Isl. islandera ;Lit. lituanera ; Lett. lettuanera ; G.g.z. goi germanera zahar ; Rus. rusera ; Ombr. ombriera

Joseba A. Lakarra (EHUko irakaslea) (Irakurleari aholku: J. Lakarren testua aurrean eduki, lan hunen jarraitzean)

„Artikulu honetan euskal erroaren azterketarako interesgarri gerta litezkeen hizkuntza batzuetako arazo eta azterketa-eremuak oparo aurkezten dira, gero euskararen berreraiketari dagozkion ondorioak zirriborratzeko. Aitzineuskara zaharreko CVC forma kanonikoko erro monosilabikoaren proposamenetik abiatuz, disilabikoetan erroa bigarren silaban izan zitekeela baieztatzen da, konposaketa nabarmenduz hitz berriak sortzeko modu ia bakar gisa, aitzineuskararik zaharrenean hitzak hazteko moduetarik bat erreduplikazioa (ezkerrerantz eta zatika) izan zitekeela ahaztu gabe eta tonua bezalako alternantziek izan zezaketen garrantzia baztertu barik. Bide batez, etimologia zenbait kritikatu eta bigarren graduko barne berreraiketaz lortutako berri batzuk defendatzeaz landa, kartvelikoa eta aitzineuskararen artean erlazio sistematikoa ikusi nahi edota europera zaharra aitineuskararekin berdindu gura luketenen aurkako argumentuak agertzen dira. „

Gure lanaren egitasmoa dateke :

I. ZATIA: J. Lakarraren § 1.eta § 7. atalez

II. ZATIA: J. Lakarraren § 8. eta § 9.atalez

III. ZATIA: Gure ondoriozko iritzia

I. ZATIA : J. Lakarraren ta gure logistika
§1. Sarrera aitzineuskararen berreraiketaz

« Ahaide gabeko hizkuntza (eta euskara zuen berariazko aipagai hori zioenean) historiagabea, edota —Mitxelenak (1963) zehaztu bezala –, historiaurregabea zela baieztatu zuen Antoine Meillet-ek (1925 :12) … »

A. Meillet, Histoire et linguistique générale, 95-96

« Il est des langues qui étant entourées des langues d’une autre famille et paraissant être des débris isolés d’une autre famille disparue, ne se laissent pas grouper avec des langues voisines et ne rappellent même aucune langue connue.Leur système grammatical n’offre de concordances précises avec aucun autre idiome ou du moins n’en signale-t-on pas, c’est le cas du basque. » guk azpimarraturik…Amaierako oharra ez litaike ahantzi behar neurri hortako linguist izen bat, bere tesiaren bermetzat, aurreratzean . Zuhurtzia ! besterik baino.

A. Meillet koparaketaren sortzaile jaun ospetsuak, nahiz mihi arras lasterkaria izan, beste unibertsitari ttipi edo « handi » anitzek bezala, kasu egiten dio hemen bere baieztetzeari. Beste ikerlan askoren artean armeniera, ordu arte ez-IE-ar ikusia, aztertu zuen eta IE-ar garbi zela ondoriostatu, Uste ez den lekuan dago erbia lo…

Garai hartan euskeraren « bitxikerien »artean –sintasi ergatiboa

–genero eza

–izen-eresia(prédicat nominal)

Eta beste zenbait berezitasun „nihun“ topatu gabeak… gaur badakigu IE zaharraren elaraudiren (gramatikaren ezaugarriak zirela delako, bitxikeriak : Ergatiboaz ikus Andere Claude Tcheckoff, Aux fondements de la syntaxe l’ergatif, A. Martinet-en hitzaurrearekin, hunek berak Evolution des langues eta beste obra zenbaitetan aztertzen duelarik nola eta zoin eragilez—milenioetan zehar—IE mintzakiek ergatiboa ezeztatu zuten .XIII. mendeko frantseran (Adam de la Halle) isats ergatiboa ager da (transitiboaren sujetak ergatiboko isats haztarna derabil : le Roy-s). Munduko 6000 ta zeinbait hizkuntzetarik erdiek hurran, edo ergatibo garbia, edo erdi-ergatiboko sintasia omen derabilate.

Genero ezaz Meillet-ek berak erakasten du araudi gisa hori berant agertu zela IE hizkuntzetan: latin adjektiboen bi herenek femenino marka gabeak dira. Ingelesak zero femenino. Izen-eresia (prédicat nominal) : aditza izendu (jan- >> jate,egin >>egite) eta beraz deklin isatsez joko da perpausa : behiak deitzi egoki (deitz-i = aditz), behi-en deiz-te-rat egoki (deiz-te izen dugu, ondotik genitiboa eskatzen du), eta ez behiak(absolutiboa) deizterat. Jakin badakit sartaldeko euskeran araudi hori zilimalakatzen ari dela, bainan askotan hego-idazle beraren arkatzetik ohiko araudia azaltzen da „akatstuna“-ren artetik

J. Lakarrak (§ 1.) Mary Haas-en arrazoiak berreraiketa baten aldatzeko aurkezten ditu :

1) „a new interpretation of material on hand“

2)”the discovery of a new daughter language”

3) “evidence from old loanwords”

4) “the comparison of one protolanguage vith another”

J. Lakarra : “Euskera genetikoki isolaturik—eta egoera aldatzeko itxaropen gutxirekin izaki, ezin Haas-en bigarren ta laugarren bidetatik historiaurrean aurrerago jo. Hirugarren bidean aipatutako latinetiko eta erromantzetiko maileguek laguntza ederra eman digute (cf. Mitxelena 1957, 1974 eta FHV) fonologiaren eta gramatikaren alderdi anitzetan .[….] Alabaina, euskal lexikoaren zati handi baten (latin-erromantzetiko) berri eman arren [….] zer egin hizkuntzaren historiaurrea aztertzeko berebiziko dugun jatorrizko altxorrarekin, hots  hizkuntza  indieuroparren edota ez-indieuroparren batetik ez datorren lexikoarekin (ikus § 8.4.-ko oharrak erroaz eta etimologiaz) “

J. Lakarraren logika uhargi da :

1) badugu hiztegi zati bat (latineriarekoaz bestalde ) ezin erkatuzkoa nihungo mintzairekin, seniderik

2) beraz, euskeraren historiaurrerat joaiteko beste bide zerbait behar dugu…Hori da barne-berreraiketa, Bide hori F. de Saussurek luke egitura eredutu batean ideki. Eta Lakarrak dio : “Barne-berreraiketaren izaeran bertan dugu beste hizkuntzetara jo gabe hizkuntza baten barneko eredu zenbaitetan, hizkuntz horren lehenagoko garairen bati buruzko frogak aurkitzea.“

Eta Fox (1995:145 hh) lekuko, berreraiketaren indarra omen dator „anomaliak modu sistematikoan erabiltzetik“. Mitxelena lauzkazale (1963 :11), hizkuntza baten sistemaren degradazioa tai gabekoa da, egitura batzu beste batzuk ordainduz. Ondorioz, Lakarra jaunaren helmuga dateke „orain arteko ikerketak erdietsi sakontasun diakronikoa baino haratagokora jotzea„.

Usteko genuen adibide zenbait eskainiko zaukula, anomalia eta „degradazio“ delakoen argiratzeko : nola epai normala (oraikoa? lehengoa?) eta anomalia? Bestalde, nola epai sinetsgarriki forma mailegatuak eta ez maileguzkoak? Egituren iraunkortasuna ezbaian dagoelarik Mitxelenaren arabera? Ez zauku agertzen ez §1. ez eta hitzemaniko §8.4. –etan. Beraz huna gure zirrikitu batzu, baina ondikotz!!! beste hizkuntza batzuen laguntzaz :

1.-AURTEN << HAU- URTE-EN . ezta egungo morfologia ez sintasia . Egungo normala URTE HAU,URTE HUNET-AN da // gotik.hiu jâru,allem.hener,lat.hocanô „aurten“

2.- BEHEREN << BE „bajo“-HER „tierra“cf. herri, herresta,herrhauts…- EN/IN (Zuber.) . Oraiko euskeran MENDI-BE, IRUN-BE, ETXA-BE … da norma, ez *BE-MENDI edo BE-IRUN…// lat. inferus<< in-fer-us”lur-azpia-n” aurka daukala superus : dii inferi / dii superi “lurpeko jainkoak” / lur(ez) gora(goko)jainkoak… -fer- itsu utzia Meillet-ek.

Egitura hauek salatzen daukute orai ez dugun sintasi baten aztarna: -fer- morfema Erromako latinak ez – ezaguna ; aldiz sanskriterak harah “lur” badu >> àdharah “inferus, bajo”. Ageri da nork zer dion bestari mailegaturik jakitea ez dela errex, eta ahaidegoa? Hunen kontrako argumentoak jin beharrak omen dira.

3.-MIN-BERA (cf. izer-pera, hotz-pera, ningar-bera (-bera, -pera = „eroan“// lat.frûgifer, ignifer, lucifer… Eta lat. memor, memoria, ingel. remember ? Aldaketa edo Mitxelenak „degradazio“ deitutakoa noiz? Zoinek?

4.- ENBOR (< HEM-BOR)= *zuhamu-tripa „tronco“, HAM-U-ren erro HAM-ek bokal aldizkariekin >> HEM- „etxe“(cf.hem-huts „proletario“, er-hem (aur-hem iraganeko sintasian)= lat. forum, gr. heremos…) Parrez badugu ingl. home all. heim, fr. hangard, lat. domus, gr. domein „etxegin“ << *dem-*dom-(meillet,183); bainan oraino isl.zah.timbr“etxegintzako zura“, got.timrja ‚tellatua“, all.Zimmer-man „zurgina“…“Degradazioak“HEMBOR-tik ? ala timbr-tik ?….

Hau dena, gure ustez, diakronian barna, (gure) histori-aurreko gauaren izarratzeko, nahikoa dela euskera /IE-era erkatzea. Bainan hara, „Euskara genetikokl isolaturik— eta egoera aldatzeko itxaropen gutxirekin izanki…“ doxa sakratua.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Eñaut Etxamendi  | Etiketak: ,
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu