• Ostirala, Martxoa 17th, 2017

Berrian Mari Carmen Basterretxea antropologo ondarrutarrari elkarrizketa egin diote, argitaratu duen liburua dela eta. Bertan Euskal Herria matrilineala izan dela defendatzen du:

«’Matriarkatu’ kontzeptua oso manipulatua izan da»

Matrilinealtasunaren oinarrien alde egin du ikerlariak ‘Euskal Herria, kultura matrilineala’ liburuan. Hogei urtez aritu da ikertzen.

Euskal gizartea, matriarkala baino gehiago, matrilineala izan dela defendatu du Mari Carmen Basterretxea antropologoak. (Ondarroa, Bizkaia, 1958) «Ikuspegi filosofiko batetik aztertuta argi ikusten da». Egun eredu patriarkala gailendu dela dio. Baina eredu horrek sustatzen dituen balioei aurre egiteko, beharrezkoa ikusten du herri nortasuna berreskuratzea.

Euskal gizartea, matriarkala baino gehiago, matrilineala izan dela diozu liburuan. Zein da bien arteko aldea?

Ikerketa egin ahala, konturatu naiz matriarkatu kontzeptua ez dela oso egokia, pentsamolde patriarkalak oso kutsatua egon delako maiz. Gainera, matriarkatu kontzeptua oso manipulatua egon da; batez ere, botereak manipulatua, esanez matriarkatuan boterea emakumeak duela, gizona izango balitz bezala. Hori ez da horrela izan. Hortik harago, euskal gizartean eta historian emakumeak rol oso inportantea izan du. Baina euskal gizartea auzolanean, batzarrean eta herri izaeran oinarrituta egon da, eta, hor, gizonen zein emakumeen egitekoak, ardurak eta erabakiak partekatuak izan dira. Horregatik, egokiagoa da matrilineala. Gainera, etxean gertatzen zenak jarraipena zuen kanpoan. Beraz, ez zegoen hausturarik, jarraipen lineal bat izan da.

Linealtasun hori galdu egin al da patriarkatuak hartu duen indarraren ondorioz?

Gaurko euskal gizartea patriarkala da, eta linealtasun horren arrastoak baino ez dira geratzen. Arrasto horiek gehiago ikusten dira, adibidez, herri txikietan, baserrietan, kostako herrietan… Hirietan zailagoa da hori. Arrasto horiek mantentzeko ahaleginak egin behar ditugu.

Eredu patriarkalaren balioek gizartea gaixotu dute. Nola?

Gaixotasun hori aspalditik dator. Talde batek beste bat zapaldu nahi badu, argi dago hor patologia bat duela. Gizarte kapitalista sortu dutenak boterean daude, eta zapalkuntza eta mendekotasuna sortu dute. Talde hori gaixorik dago.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu