• Larunbata, Martxoa 25th, 2017

Hernanin interes oso handia piztu du Iruña-Veleiako gaiak. Hernani Errotzen eta Doberaren artean gai hau herrian ondo ezagutzeko hiru hitzaldi eman, Historiak ezin du itxaron erakusketa bi astez jarri eta indusketara bisita gidatua antolatu zituzten. Ekimen guztietan, guztira, 290 pertsona egon ziren.

Horrez gain hedabideek nahiko ondo jaso zituzten egindako ekimen hauek eta antolatzaileek balorazio oso positiboa egin dute, lortu duten jende kopuruagatik eta gaiak herrian piztu duen interesagatik.
Hauxe da egindakoaren prentsa oharraren laburpena:

PRENTSA OHARRA. Iruña-Veleia: Egindako ekintzen balorazioa

- Antolatzaileak: Hernani Errotzen eta Dobera Euskara Elkartea

- Egindako ekintzak: Ostraken erakusketa, 2 astez; Hiru hitzaldi-emanaldi, 4 hizlariekin; Azkeneko hitzaldian, bat bateko itzultzailea izan da

- Asistentzia: Ostraken erakusketara etorritakoak: 110 pertsona; 3 hitzaldietara etorritakoak: 180 pertsona; Guztira: 290 pertsona

- Hitzaldietan izandako eztabaida

Iritzi eta ikuspuntu guztietako jendea izan da. Batzuek alde, beste batzuek kontra, gaia ezagutzen ez zutenak, polemikaren aurrean beldurtuta zeudenak, eta abar.

Aldekoek eta kontrakoek bere iritzia adierazi dute, elkarrekiko errespetu osoz, eta benetakoak diren ala faltsuak lehenbailehen ezagutzeko gogoz.

Bi aldeak ere bat etorri dira puntu honetan: froga zientifikoek erabaki beharko lukete ostrakak benetakoak ala faltsuak diren.

- Jendearen komentarioak, ekintzen irteeran esandakoak

“Ezer ere ezagutzen ez nuelako etorri naiz”

“Medioetan ez da gaia azaltzen, eta horregatik etorri naiz”

“Pena bat da agintariek Iruña-Veleia abandonatua izatea”

- Antolatzaileen balorazioa: Oso ondo baloratzen dugu, denaren gainetik, bi taldeen arteko elkarlana. Dobera eta Hernani Errotzen elkartu izan ez balira, ez zen posible izango hainbeste hitzaldi antolatzea, behar zen azpiegitura prestatzea, eta hainbeste jenderi ondo erantzutea. Beraz, aurrera begira, tankerako ekintzak elkarrekin antolatzen jarraitu nahiko genuke bi taldeek».

- Eskerrak ematea: Antolatzaileok eskerrak eman nahi dizkiegu, gauza guztiaren gainetik, erakusketara eta hitzaldietara etorri diren pertsona guztiei, aldekoak izan naiz kontrakoak. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiekegu honako prentsa idatziari: Hernaniko Kronika, Gara, Diario Vasco, Argia, Baita internet sareko hauei ere:  Ama Ata: www.amaata.co; Elexpururen bloga: http://blogak.goiena.eus/elexpuru/; Euskeraren jatorria: http://euskararenjatorria.net/

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu