• Ostirala, Iraila 15th, 2017

Idoia Arrieta eta Jasone Mitxeltorena larunbat honetan, 23an, Elgoibarren egingo den jardunaldiaren hizlarietako bi dira:

11:30etan IDOIA ARRIETAk 1200. urtean Gaztelak Nafarroaren mendebaldeko lurrak konkistatu zituenekoaz berba egingo digu. Gertaera horrek nolako haustura ekarri zuen, eta, harrezkero, esparru politikoan eta herritarren artean gertatu diren zatiketetan izan duen eraginaren berri emango digu. Errelato historiko interesatuez eta datuak ezkutatzeko ahaleginen nondik-norakoez ere jardungo du.

12.30etan JASONE MITXELTORENAk Euskal Herriko izaeran ardatz eta oinarri dauzkan auzolanaren kultura gaurdaino ze eratan heldu zaigun eta aurrera begira, ezinbesteko euskarria norainoko den gogora ekarriko digu, bere Auzolanaren Kultura liburua abiapuntu hartuta.

Izenematea debaldekoa baina bidali whatsapp bat 653 474 850 telefonora.

Bazkarirako 10 euroko ekarpena (edo norberak ekarrita) eta hizlarientzako borondatea.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu