• Astelehena, Otsaila 20th, 2012
Jauzarrea Fundazioak maiatzaren 18rako, ostirala, Irunen, euskal aterpearen garrantziari buruzko biltzar bat antolatu du.
Bertan izango dira, besteak beste, Stephen Oppenhaimer, Theo Vennemann, Jean Clotes, Aude Labarge, Bruce Basley, Javier Goitia (Euskararen Jatorriaren 7. biltzarrean ere parte hartuko duena), etab.
Biltzarrean paleolito garaian kantabriar-euskal-akitaniar aterpeak izan zuen garrantzia aztertuko da ikuspuntu askotatik, batez ere, arkeologia eta genetikatik.