• Asteartea, Urtarrila 02nd, 2018

Hegoaldean Madrilgo errege batek mahatsaren salmenta handitzeko asmatu zuen tradizioa jarraitu beharrean (12 kanpaiak jotzean mahats bana hartzea) hemen baditugu beste ohitura batzuk. Mikel Burgiren blogean artikulu interesgarri bat agertzen da, proposamen batekin. Berak dioenez urtea hastean neska-mutikoak iturrira joaten ziren ur bila, eta gero ur hori etxeetan banatzen zuten, bertso eta kanten artean.

Izan ere, urtearen etimologia argi dagoela dirudi: UR-TEA, hau da, uraren aldia. Urak bizitza ezin hobeto islatzen du: etengabe mugitzen ari den energia, etengabe berriztatzen dena eta, aldi berean, berdina dirudiena.

Mikelek ohitura hori etxe guztietan berreskuratzea proposa du: ura hartu, banatu eta “ur goiena, ur barrena, urte berri on” esanez.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Etnografia
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu