• Astelehena, Urtarrila 29th, 2018

Beste estatu baten menpe egoteak hori dakar, menpe egotea. Oso erraz ulertu beharko litzateke baina batzuk saiatzen dira gorriari berde deitzen. Ez dago bilateralitaterik, menpekokeria hutsa, morrontza hutsa baizik eta horrela ezin dugu burua jaso, ezin dugu euskera biziberritu.

Espainiar estatuak, berak deitutako “Justizia” sistemaren bidez,  Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskera Planaren puntu nabarmenak indargabetu ditu (zaztarretara bota ditu), garrantzitsuenak, euskerari lehentasunezko hizkuntza izan dadin lau puntu: prentsaurrekoetan euskera hutsez eman ahal izatea (itzulpen zerbitzuarekin), kontratazioetan hizkuntza irizpideak sartzea, euskera hutsez ere zenbait argitalpen egin ahal izatea eta webguneetan euskera jartzea hasieran (beste hizkuntzera joateko botoiarekin).

Hau da, estatu espainiarrak ez du onartzen pentsaurreko batera joaten den kazetari erdaldun hutsak kaskoak ipini behar izatea, ez du onartzen Aldundiarekin lan egiten duen edozein enpresari faktura xume bat euskeraz eskatu ahal izatea, ez du onartzen Aldundiko informazioa bilatzean euskeraz agertzea eta  gaztelerara jotzeko botoi bat sakatu behar izatea…

Espainiar estatuak ez du  euskera bizirik jarraitzea onartzen.

Berria

Aurreko agintaldian onartu zuen 2013-2017 arteko euskara plana Gipuzkoako Foru Aldundiak. Iragarri zuen euskara izango dela “lehenetsitako” hizkuntza diputazioaren jardunean; euskararen eta gaztelaniaren arteko desoreka “berdintzea” jarri zuten helburu. Horretarako, besteak beste, neurrien artean sartu zuten agerraldi publikoak euskaraz egitea gaztelaniazko itzultzaileak jarrita, eta kontratazio publikoetan hizkuntza irizpideak jartzea. Hori bai: nabarmendu zuten euskaraz ez dakitenen hizkuntza eskubideak bermatuko zituela.

Auzitara jo zuen Carlos Urkijok, Espainiako Gobernuak EAEn zuen ordezkariak. Argudiatu zuen euskara lehenesteak “koofizialtasuna urratu” egiten duela, eta erdaldunak babesgabe utzi.

Donostiako auzitegiak artikulu bat indargabetu zuen salaketa haren ondorioz, 9.3 artikulua: “Foru aldundiaren laguntzaren bat jasotzen duten elkarte eta entitateek, pertsona fisikoek nahiz juridikoek, diruz lagundutako jardunaren bitartez sortzen diren dokumentu, euskarri, publizitate eta agerpen publiko orotan euskara erabili beharko du

(jarraitzen du)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu