• Astelehena, Otsaila 05th, 2018

Historiaren arabera martiri bat izan zela diosku, Sizilian baina gauza batzuek zalantza sortzen dute: Nola da posible handik etorrita izanda hemen hainbeste indar izatea?  Zer zerikusia izan dezake andra martiri bat makilekin? Eta kolpeekin?

Ikerle batzuek diotenez, makilekin lurra kolpatzearen atzean ideia bat igaro da belaunaldiz belaunaldi: hain zuzen ere, negu gogorraren erdian lurrari deitzea, esnatzeko, berpizteko, udaberria berriz ere etortzeko, emankortasuna berriro itzul dadin. Horregatik, Agate Deuna emakumeen eta emankortasunaren ikurra da, lurra bezalaxe. Hau da, baliteke kristau martiria baino askoz gauza zaharragoa izatea, hasierako nekazaritzaren tradizioren bat.

Euskararen munduan: nola ospatzen dugu Agate Deuna

Agate Deuna martiria Sizilia irlan jaio zen k.o. 230. urtean. Garai hartan Siziliako nagusi zen Quintinianori begitik sartu omen zitzaion. Honek ahalegin guztiak egin zituen neskaren bihotza irabazteko baina alferrik., Jaungoikoari eskeinia baitzegoen. Ezin zuela neska lortu eta, neke eta oinaze gogorrak sufriarazi zizkion; ezagunena bi bularrak moztea. 251. urtean hil zen, 21 urte zituela. Haurtxoen eta bularretako gaixotasunen bat duten emakumezkoen babeslea da. Suteen kontrako abokata ere bada zenbait herritan:“http://b07lehenhezkuntza.wordpress.com/2009/02/04/agate-deunaren-bezperan/”

Urtero otsailaren 4an, Agate Deunaren bezperan, Euskal Herriko hiri eta herrietako kaleak kantuz bete egiten dira. Haurrak eta helduak kalez kale ibiltzen dira koplak abesten. Makil bat daramate eskuan eta lurraren contra kolpekatzen dute abestiei ritmoa emanez. Normalean abeslariak korroan jartzen dira eta askotan euskal jantzi tradizionalak daramate.

(jarraitzen du)

Hala ere, beti izan da

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Etnografia
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu