• Igandea, Maiatza 20th, 2018

Euskal museo bik erromatar emakumearen erakusketa bat egin dute, Extremadurako bi erakundeekin batera. Eta zergatik ez “Emakume bikingoa”? edo “Frantziar emakumea”? (bikingoak edo napoleondarrak hemen ere egon ziren eta).

Euskaldunok geure hizkuntzari eutsi bagenion, seguruenik beste gauza askori eutsi geniolako izan zen: euskal senari, elkarri laguntzeari, auzolanari… hau da, erromatar inperioarekin zerikusi gutxi zuten gauzei eutsi genien, bestela ez dago erromatarrak pikutara joatea eta guk gureari eustea ulertzerik.

Bestetik Mari Karmen Basterretxeak proposatu duen matrilinealismoa hemen egon behar izan da, bestela gurean emakumeak izan duen zentralitatea nola azaldu? Eta Gimbutasek proposatu duen teoria, hau da, Europan orain dela 6.000 urte ez zegoela borroka aztarnarik (harresiak…) ez al dago horrekin lotuta? Hau da, matrilinealismoa Europan atzerantz joan dela apurka-apurka ia galdu arte?

Eta nola azaldu Ertaroan hemengo emakumeen kontra Inkisizioa zergatik aritu zen hain gogor, Iparraldean zein Hegoaldean, beste inon ez bezala?

Eta nola azaldu etxeetan ikusi dugu gure amen eta amonen/amamen/amatxien burujabetza maila handiak, ondoko herrialdeetan ikusi ez duguna?

Ez dugu hori guztia aztertu, landu eta jaso beharko? Ez dugu euskal senari eta nortasunari zukurik atera behar, gure izateko era biziberritzeko?

Ba ez, hobeto kanpokoak gurera ekarri. Kanpoekin berdindu. Hemen erromatarrak egon ziren bai, baina zapaltzaile eta okupatzaile gisa, orain espainiar eta frantziarrak dauden bezala. Eta kultur politika kolonizatua dugunez,  Meridako bi erakundeekin batera Irungo Oiasso Museoak eta Bilboko Museo Arkeologikoak “Mujeres en Augusta EmĂ©rita-Emakumeak Augusta Emeritan” erakusketa antolatu digute. Material gehiena Extremaduratik dator baina hemengo zerbait sartu dute, argi gera dadin, hangoak bezain erromatar izan garela, madrildarrak bezain espainiarrak alegia.

Gainera, Gararen artikuluaren izenburua euskal emakumeentzat iraina da, “Una mirada a la mujer romana: de la prostituta a la emperatriz” (baina gero hemengo emakumeak aipatuz). On line izenburu hori kendu dute). Ba, ez bata eta ez bestea, euskal emakumeetan, denetarik egon bada ere, beste estiloa izan du eta badu: emakume burujabea!

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu