• Ostirala, Martxoa 23rd, 2012

Wikipedia: “Baltasar Etxabe Orio (Okia-Zumaia 1548 – Mexiko 1619) margolaria izan zen. Zaharra deitua, bere semearengandik bereizteko.  Mexikora jo zuen 1573. urtean. Han pintura-eskola espainiarra sortu eta bultzatu zuen; haren garaiko pintore espainiar handienen artekotzat jo zuten askok, Juan de Juanes, Alonso cano, Zurbaran eta Murillorekin batera. Florentziako Errenazimentuko kutsua nabari zaio Etxaberen obrari. Pintura erlijioso bikainak utzi zituen Mexikon: La Oración en el Huerto (1608), Adoración de los Reyes… Pintore izateaz gainera, legegizon eta idazlea izan zen.

1607. urtean Discursos de la Antigüedad de la lengua cántabra Bascongada, euskararen aldeko  lana eman zuen argitara.”

Etxaberen iritziz, penintsula osoan daude “Yli”, “Eli” eta “Uli” erroez osatutako ehunka toponimoek ederki erakusten dute euskara izan zela penintsularen antzineko hizkuntza.

Hiburu batzuk aipatzen ditu bere liburuan horren lekuko:

  • Eliberri (Granada) -> Hiriberri, hiri berria
  • Yria (Santiago Conpostelakoa) -> Hiria
Horiez gain, Iberiako eskualde batzuen izenak ere hizpide du:
  • Turdetania -> Urdetania: urdeen lekua
  • Beturia -> Beturia: abereen hiria
Beste toponimoa asko ere aipatzen ditu, hala nola, Uri, Urbi, Buru, Bacarra, Ilarcia, Urza, Atecoa, Vico, Hernion, Numancia (Umantzia: lakua), Garray…
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu