• Osteguna, Iraila 27th, 2018

Euskeraren Xarma: Euskera ulertu euskeraz bizitzeko eta maitatzeko eta… gizartea askatzeko

- “sorgina” berbak zer esan nahi du? Ba bere osagaiak bi dira: “sor” eta “gina”, hau da, sor-tzailea, zura lantzen duena “zurgina” deitzen dugun moduan. Eta orduan, hitz erraldoi honek zelan ez du indar gehiago?

- “jabe” eleak zer esan nahi du? Ba jabon-jagon (zaindu) hitzarekin lotura duela dirudi, hau da, euskal ikuskeran  propietatea ez da edukitzen den gauza pasibo bat, zaintzen den gauza bat baizik, hau da, gauza batez arduratzeak ematen dizu horren jabe izateko eskubidea… Euskal ikuskeran jabetza=ardura da.

- “izeko-osabak, jaun-andreak, aitona-amonak, lehengusu-lehengusinak” baina baita oso ondo dauden eta gure ondoko hizkuntzek aspaldi sortuta izan behar zituzten berba neutroak, hala nola, “ume, haur, guraso, gizaki”… Euskerak zergatik hartzen ditu beti kontuan gizon-emakumeak hitz egiterakoan, gure inguruko hizkuntza askok ez bezala?

- Gure asteko egunek zer esan nahi dute? Zergatik astea 3. egunean amaitzen da, “asteazkenean”? Zer egiten zuten gure arbasoek ostegunetik igandera?

- “Ugazaba” berba nola egon daiteke lotuta “ugatz-ama” kontzeptuarekin?

- Zergatik “legez” eta “zuzenbide kontsuetudinarioa” gauza bera dira?

Herri honek historia luze eta aberatsa du. Europako herririk zaharrenetakoa omen da eta askotan gertatzen den bezala irauten duten gauzek zerbait on izan behar dute. Gure herriak zergatik iraun du milaka urteetan? Zerk lagundu digu?

Aukeretako bat hizkuntza da. Mintzaira bakoitzak mundu ikuskera bat ematen du eta euskerak herri hau hainbeste irautearen “erru” pixka bat izan duela uste dugu. Izan ere, euskera hizkuntza elkartzailea da (posesiboa askoz gutxiago erabiltzen dugulako), taldea lehenesten du (“zuk eta biok” eta ez “zuk eta nik”),  esaldiak lortzeko askotan lokarri positiboak erabiltzen ditu: “bai, ba”…

Hori guzti hori ezagutzeko Euskeraren Jatorriak lehenengo Euskeraren Xarma izeneko bilkura antolatu du bihar Oñatiko Araotzeko Sandaili koban. Bertan zenbait ikerlek eta denok dugun hizkuntzaren euskal sena landuko dugu, solasaldi ederrean.

Hizkuntza barruraino ezagutzea eta ulertzea bezalakorik ez dago gauzak bere onera itzultzeko (giza harremanetan edo arlo sozioekonomikoan…). Hau da, euskaldun gehienok gure eguneroko hitzen atzean dagoenaz jabetzen ez bagara, nola lortuko ditugu bestelako “burujabetzak”?

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Hitzaldiak - Biltzarrak  | Etiketak: ,
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu