• Larunbata, Urtarrila 19th, 2019

Ama Lur filmak euskal zineari hasiera eman zion 1968an. Lana Nestor Basterretxeak eta Fernando Larrukertek zuzendu zuten eta besteen artean, Andoni Espartzak sustatutako diru bilketa bati esker egin ahal izan zen.  “Euskaldunak munduan egoteko duten modua erakutsi nahi zuen, Francoren diktaduraren itzalean.” DVD bertsioan kalitate handia eros daiteke eta hemen doan kalitate gutxiagorekin: Ama Lur

ama lur

Orain, urte asko pasatu ondoren, dantzak eta irrintziak gure herriaren zeinu etnografiko eta garrantzitsu gisa erakusteko, lan bikain bi plazaratu dira eta ikustea merezi dute:

Lehenengo dokumentalak Telmo Esnalek zuzendu du eta Juan Antonio Urbeltzen aholkularitza izan du. Gure  dantzek merezitako mailan jarri ditu: Dantza (trailerra) Azalpena. Ekoizpena Txistu Filmsek egin du.

Bestetik irrintziekin ere Ekain Martinez Lizarduikoak dokumental bat egin du Arteman produkzio etxearen bidez: Erraiak

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Kultura
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu