• Astelehena, Urtarrila 21st, 2019

Erriberriko albisteak zabaltzen dituen Txokomaitea blogean UPVko Veleia aldizkaritik hartutako albiste interesgarria dugu. Herri horretan topatu zen idazkun bati buruzkoa da, bere gainean gero eta zalantza gehiago dagoelako.

Diotenez euskera zaharrean idatzita omen dago. Hori dio Iruña-Veleian hondeamakina sartu dutenen aldizkariak. Posiblea al da?

Iberierazko gero eta gauza gehiago agertzen ari dira gure lurraldean. Batetik, Errioxan 500 bat zeramikagile zeuden eta idazkera iberiarra erabiltzen zuten haien ontziak izenpetzeko, laburdurak erabiliz, Paulo Arrietak azaldu duen moduan. Bestetik, Eduardo Aznarrek frogatu digunez, Errioxan euskera mintzo zen orain 2.000 urte.

Beraz, euskeraren idazkera zaharra baino ez al da iberiera izango? Euskalerrian idazkun asko ditugu iberieraz: Andion (Andelos) eta beste idazkun batzuk Nafarroan, txanpon pilo bat (Barkunes letrekin), Iruña-Veleian ere zeinu gutxi batzuk agertu dira…

Logikoagoa da pentsatzea gure arbasoek iberieraz idazten zutela. Gainera iberierazko hitz  asko euskeraren antzekoak dira eta ez soilik zenbakiak. Beraz, euskaliberismora itzultzen gara berriz ere. Erriberriko letrak iberierazkoak dirudite.

Horren kontra, noski, euskaliberismoaren arerioak etorriko zaizkigu eta prest daude euskal idazkera zaharraren kontzeptua asmatzeko Humboldten teoria onartu baino lehen. Baina ETBn ez digute baieztatu zelta hitz egiten zela garai horretan?

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Erriberrin agertu zen idazkunaren misterioa (1)10.0101
Atala: Iberiera
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu