• Igandea, Otsaila 03rd, 2019

Berrian argitaratutakoa

Berria eta “euskEra”

Eskertzekoa da BERRIAk orain egun batzuk idatzitako gutuna argitaratu izana. Beste batzuetan bezala, zuzenketa egin du, eta ┬źeuskera┬╗ zegoen lekuan ┬źeuskara┬╗ jarri digu. Gu nahita aspaldi hasi gara ┬źeuskEra┬╗ erabiltzen. ┬źEuskeraren Jatorria┬╗ elkartea izango gara hemendik aurrera. Horrela erabaki dugu azken batzarrean. Bittor Kapanagak askotan kritikatu zion bezala, Mitxelenak hizkuntzen eta euskalkien atzizkiak batu beharrean desnormalizatu egin zituen, batura egokitzeko orduan. Batuan akats handiak egin direnez gu hobetzen saiatzen gara.

Horietako bat, hizkuntza adierazten duten atzizkiak. Hiru dira, -era, -ara eta -nia, hizkuntza adierazteko Euskaltzaindiak araututako atzizkiak!

-ERA da gehien erabiltzen dena munduko 250 bat hizkuntzatan dugulako (errumaniera, poloniera, errusiera… ez dugu errumaniara esango ezta?). Euskalkietan ere erabiltzen dugu (bizkaiera, gipuzkera, lapurtera, nafarrera…) eta ┬źhizkera┬╗ hitzan ere bai.

-ARA soilik bi hizkuntzetarako gorde zuen Mitxelenak, baina erabilienak ditugunak: ┬źeuskara┬╗ eta ┬źerdara┬╗. Bitxia.

-NIA xelebreagoa da, ┬źgaztelania┬╗ hizkuntzarako soilik.

Era bakarra onartuko balitz hiru aldaketa soilik egin beharko lirateke (euskera, erdera eta gaztelera) eta hizkuntza adierazten duten atzizkiak batuta geratuko lirateke ERA forman. Esanahi argia du eta ez da nahasgarria. Beste bitxikeri bat: Euskaltzaindiaren aldizkariaren izenburua, hain zuzen ere, horixe da: ┬źEuskEra┬╗.

Horrexegatik eskatzen diogu BERRIAri, ┬źbatuaren izenean┬╗, ┬źeuskera┬╗ hitza errespetatzea. Eskerrik asko.

Euskeraren Jatorria

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu