• Asteazkena, Maiatza 29th, 2019
Euskeraren jatorriaren ikerle historikoei ohore!

Euskeraren Jatorriaren 13. Biltzarra – Bermeoko Gizarte eta Kultur Etxea – 2019ko ekainak 1

Aurkezpena

Azken hamarkadan euskeraren jatorriaren ikerketan inoiz baino emaitza gehiago ematen ari direlakoan gaude: artikuluak, liburuak, eztabaidak…

Horretara bultzatu duten faktore asko dago, hala nola interneten bidez errazago komunikatu ahal izatea, toponimia ikertzeko baliabide berriak egotea, ikerle gehiago gai honetan aritzea, Iruña-Veleia…

Azken hau adibidez, mugarria izan da grafitoak datatzeko arkeometriari ez zaiolako aukerarik eman eta indusketako eremu batzuk hiru aldiz hondeamakinez suntsitu dituztelako. Zergatik? Bada orain arte irakatsi den euskal filologian hutsune handiak daudela erakutsiko luketelako. Horrek jatorriaren ikerketa beste bideetatik eraman behar dela argi erakutsi digu.Horrela, berriz ere, begirada atzera eraman dugu eta orain arte euskeraren ikerketan aritu diren lanak ezagutu behar direla ikusten dugu.

Akatsak akats Larramendik, Hervasek, Humboldtek eta guztira 21 ikerlek egindako lanak ezagutzeko ordua da. Izan ere, bakoitzaren baliabideak eta garaia kontuan hartuta, gure hizkuntzari ekarpen interesgarriak egin zituztela konturatzen ari gara. Horregatik arratsaldean omenaldi xumea egingo diegu Lamera parkean, orain arte ahaztuta egon diren 21 ikerle hauei.

Eta konturatzen ari gara, gure nazioa  burujabea balitz eta mugak Ebrotik Garonara bitartean egongo balira, bestelako hizkuntzalaritza irakatsiko litzatekeela, bestelako historia edo antropologia irakatsiko liratekeen moduan. Eta gure aurreko ikerleen bestelako ikuspegia izango genukeela. Horregatik joandakoak gogoan izango ditugu aurtengo biltzarrean.

Ikerle historikoen ondoren Eñaut Etxamendik argitaratutako L’origine de la langue basque liburuaren aurkezpena egingo digu eta,  Iruña-Veleiako grafitoak inguruko indusketetako eta garai bereko grafitoekiko antzekotasun bitxien berri emango digu Paulo Arrietak eta Jon Nikolasek bere azken liburuaren bi tomoak (Vasconia estado emergente. Entre el Cristianismo y el Islam) aurkeztuko ditu.

Egitaraua

09:30 Harrera, akreditazioa eta liburuen erakusketa.
09:45 Agurra eta Biltzarraren aurkezpena
10:00 Ikerleak 1.700 arte: Lehenengo aipamenak (Flavio Josefo, Justino…), Etxabe, Poza
10:45 Ikerleak 1700-1800: Larramendi, Hervas, Mogel, Astarloa, Humboldt

12:00 Atsedenaldia

12:30 Ikerleak 1800-1900: Novia Salcedo, Xaho, Arana
13:00 Ikerleak 1900-1975: Rementeria, Mujika, Sansinenea, Agirre, Goitia

14:00 Bazkaria

16:00 Bisitaldi gidatua: Ikerle baztertuen erakusketa Lamera parkean
16:45 Ikerle historikoei ohore: Omenaldia eta talde argazkia Lamera parkean

17:15 Ikerleak 1975-2000: Oteitza, Aginagalde, Segurola, Kapanaga, Mendizabal
18:30 Eñaut Etxamendi Gezainburu: L’origine de la langue basque liburua
19:15 Paulo Arrieta. Iruña-Veleia: inguruko eta garai bereko grafitoekiko antzekotasunak
19:45 Jon Nikolas: Vasconia estado emergente. Entre el Cristianismo y el Islam.

20:00 Biltzarraren amaiera

Hizlariak

Ikerle historiko hauen komunikazioak, besteak beste, honako hauek prestatu eta azalduko dituzte: Antonio Arnaiz, Pako Iriarte, Jabier Goitia, Agurtza Lazkano, Aintzane Lazkano, Jon Goitia, Jon Urruxulegi, Iosu Urrexola, Nerea Rementeria, Leire Saitua, Patxi Alaña…

Izena emateko

Zenbatekoa: 40 € (bazkaria eta liburuxka barne).
Bazkari barik 25 €. Ikasle edo langabetuek: 15 € (bazkarirako).
Laboral Kutxa: 3035-0038-91-0380081747 (abonuan abizenak jarri)
Informazioa eta izena emateko: euskerarenjatorria@gmail.com

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu