• Osteguna, Maiatza 09th, 2019

J.A.Ozamiz Ibinarriagaren artikulua Deian

KOLDO Mitxelenaren aburuz euskararen etorrera baino interesgarriagoa da jakitea zergatik euskarak iraun duen historiaren zehar bizirik. Nire ustez, euskararen etorkizuna ziurtatzeko, galdera honen erantzuna funtsezkoa da. Hizkuntza baten iraunkortasunaren arrazoia jakitea euskaldunontzako gakoa da. Gure arriskua zera da: esaten dizkiguten arrazoi erdi magikoak, edo gure nolakotasunaren berezitasunetan sinestea eta nartzisismo engainagarri batean jaustea.Hori gure izaera deuseztatzeko amildegia litzateke. Horrexegatik, euskararen bilakaera sakonki eta zientifikoki aztertzea funtsezkoa da euskararen etorkizuna iragartzeko, eta, ondorioz, kontuan eduki-tzeko egin behar dena.

Eztabaida biziko gai den Euskararen historiaren gune batean dago gakoa, nire ustez. Burdin Aroan gertatu zena gakoa izan daiteke. Kastroen eraikuntza da aro horretako ezaugarri nagusiena, Carlos Olaetxearen ustez. Kastroen sorrerak giza talde zabal batzuen presentzia adierazten du eta nolabaiteko hierarkizazioa, antolamendu edo agintea, lur edo harri mugimendu horiek burutu ahal izateko. Burdin Aroan burdin metalurgia garatua azaltzen zaigu, zenbait erreminta egitera eta armagintza zuzendu batez ere, apaingailuak brontzez egiten jarraitzen badute ere. Erromatarrek hemen gizarte oso antolatua aurkitu zuten, burdingintza produkzio sistema aurreratuarekin. Horrek suposatzen du komunikazio sistema edo hizkuntza bilakatua izango zela, baita ere idatzia , edo gutxienez erromatarrekin idazketa alfabetofonetikoa garatuko zela.

Dudarik gabe, Euskal Herriko ezaugarri bereziak direla eta, izena hartu aurreko Euskal Herri hartan, Erromaren kolonizazioak eragindako kultura deuseztatze eta eraikitze lanaren ondorio ukigarria baita. Kontuan har dezagun ere zuzenbide berezia bat zutela, ikertu den bezala, eta oraintsu arte iraun duela, hain errotua zegoen. Horrela ba, Pirinioetako Zuzenbide izenaz ezaguna dena, behetik gorako antolamendu egonkor bat sustatu egin du. Auzo-lana, lur amankomunak eta biltzarren bitartez eraikitako zuzenbidea.

(jarraitzen du)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Euskeraren etorkizuna: hipotesi bat5.0101
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu