• Larunbata, Ekaina 15th, 2019

“Onomastika-ondarea babestu eta gizarteratu: han-hemengo esperientziak” izenpean, Euskaltzaindiak Jardunaldia egin du aste honetan, ostegun eta ostiralean Gasteizen

Egitarau zabala egon da eta bertan Katalunia, Galizia, Italia, Okzitaniako esperientziak entzun ahal izan dira, besteak beste.

Euskaltzaindiak bere hiru lan aurkeztu ditu amaieran:

1) Euskal Onomastikaren Datutegi (EODA) berrituaren aurkezpena. Patxi Galé (euskaltzain urgazlea, Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko kidea).

2) “Pertsona izendegi berrituaren aurkezpena”. Paskual Rekalde (euskaltzain urgazlea, Euskaltzaindiaren Onomastika batzordekokidea).

3) “Kale eta karrika izenen eskuliburuaren aurkezpena”. Alfontso Mujika (euskaltzain urgazlea, Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko kidea)

Adibidez, Pertsonen izendegi berrituan, Euskaltzaindiak lehenengo aldiz, ez du jarraitu nahi izan espainiar zuzenbidea non behartzen duten izenek emakumezko edo gizonezko esanahia eduki behar izatea eta eskatu dio Espainiako Gobernuari euren araua malgutasunez hartzea, izan ere, euskeraz, izen batzuk neska zein mutilentzako izan daitezke. Gara egunkaria (gazt)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu