• Larunbata, Ekaina 22nd, 2019

Aldundiari ez zaio bat ere gustatu Iruña-Veleiara bisita gidatu alternatiboak antolatzea. Horregatik aurten bi egunetan eurena antolatu dute.  Hedabide “handiek”, noski, horren berri luze-zabal ematen dute, bisita alternatiboekin inoiz egin ez dutena. Bisita ofizialean Iruña-Veleia Argitukook Eliseo eta Oskarren epaiketa eta dataziorik egin nahi ez izatea salatu genituen.

a) Bisita gidatu alternatiboa datorren astean, ekainaren 30ean

Elexpururen blogetik:

Lau denboraldi daramagu bisita gidatuekin, aurtengoarekin bosgarrena. 1.000 lagun inguru pasatu dira dagoeneko. Oso arrakastatsuak izan dira. Aurtengo lehenengoa Donostiako Bagera Elkartekoekin egin genuen maiatzaren 12an.  Urrirarte, hilero bisita bat egingo dugu. Hurrengoa ekainaren 30ean izango da, igandez.

Bi talde egingo dira, euskerazkoa eta gaztelerazkoa, bakoitzerako gutxienez bost lagun baldin badaude. Bisita 11:00etan hasten da. Nahi dutenentzat eguerdian, 14:30, bazkaria inguruko jatetxe batean (20 euro). Bisita doan da. Ondoren, proiekzioa eta solasaldia jatetxe berean.

Eskatu eta eguna adostu ezkero, talde autoantolatuekin ere egingo dira, hau da, lagun koadrilak, kultur taldeak eta abar. Gutxienez 15 pertsona. Denboraz jarri harremanetan gurekin.

Izena emateko eta harremanetarako, bisitak.sosirunaveleia@gmail.com helbidera idatziz.

2019-V-12, Donostiako Bagera Elkartekoak

b) Salaketa bisita ofizialean ekainaren 16an

Aldundia indusketatik  aspaldi desagertu zenez, aurten Europako Arkeologia Jardunaldiak antolatu ditu. “Europa” mailako izena jartzea benetan ondo egon da, baina hobeto “Munduko” jarri izan balute, hemen arkeologian egiten ari dena ez duelako parekorik ez Europan ez munduan, Edward Harrisek, arkeologia modernoaren sortzaileak, ederki laburtu zuen moduan: “munduan ez daude bi arkeologo inputatuta froga zientifikorik gabe” (Eliseo eta Oskargatik).

Aldundiak jardunaldi  horien barruan Bisita Antzeztuak antolatu zituen, bere garaian Lurmenek antolatzen zituenak kopiatu nahian: «Besteak bezalako egun bat Veleia hirian / Un día cualquiera en la ciudad de Veleia».

Horregatik Iruña-Veleia Argituko lau kide  han zetozenei orriak banatzen egon ziren, benetako bertsioa ezagutu dezaten, ez soilik ofiziala. Jendeak arreta handiz hartzen zuen orria. Bibat Arkeologia eta Naipen Museoko eta beste hiru museo ere zuzentzen dituen Javier Fernandez Bordegarai oso urduri jarri zen, batez ere Iruña-Veleia Argitukook kontzentrazioa egiteko baimena genuela konturatu zenean eta orduan bati “hijo de…” eskapatu zitzaion. Ordu betez Argituko kideak orriak banatzen eta Javierrek bidalitako miñoiei azalpenak ematen egon ziren  (batek Historia eginda zuen eta arreta handiz jarraitu zituen azalpenak). Miñioiak denbora osoan han egon ziren.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu