• Osteguna, Uztaila 11th, 2019

Angel Erro zutabegileak barre egin du euskaldunon egunkari bakarrean Larramendiz eta Euskeraren Jatorriaz. Tira, horretarako borrokatu eta dirua jarri genuen, gure teilatura harriak botako dituen egunkari bat izateko, Patxi Huartek leku berean Iruña-Veleiaren aurka bota dituenak bezalakoak.

Pentsatzea Berriak edo hemengo hedabide batek jarrera ausart bat hartu izan balu Iruña-Veleian ez zela gertatuko gertatzen ari den guztia!! Edo Berriak jarrera ausart bat hartu izan balu ETB ez zela egongo emititzen etengabe Alberto Santanaren euskalduntze berantiarraren gezur lotsagarri hori!

a) Hemen Angel Erroren zutabea

Angel Erro: Etimologia

b) Hemen gure erantzun osoa (Berriako gutun sailean piskat laburtuta)

Angel Erro, Larramendi, Lakarra, Euskeraren Jatorria

Larunbateko Berrian Angel Errok Manuel Larramendiren bi proposamen etimologikoekin hasi zuen zutabea, berau barregarri uzteko. Harrigarria da euskaldun batek espainolzale amorratuenek Larramendiren aurka botatzen zituzten kritika berdinak errepikatzea. Beltz batek zuri baten antzera beltzei buruz gaizki hitz egitea bezalakoa da.

Erro jaunak gure nazioaren alde Larramendik egin zuenaren ehuneko bat edo milako bat egin izan balu… Segur aski ez du jakingo haren gramatika eta hiztegiari esker ondorengo mendeetan askok euskera ikertu eta zabaldu zutela, edo Euskal Herria subjektu politiko gisa lehenengo aldarrikapena egin zuenez gure nazionalismo modernoan arrastoa utzi zuela. Ez du jakingo Hernaniko olak porrotetik salbatu zituela eta euren arduradun emakume bat jarri zuela… orain dela 260 urte!

Ondoren Joseba Lakarraren aipamena dakar, aurkeztu duen hiztegi etimologikoa ordea oso egokia dela ikustaraziz. Erro jaunak aukera ere bazuen Lakarraren hanka sartzeren bat aipatzeko, adibidez, Iruña-Veleian ”Miscart” agertzen den lekuan “Descartes” jartzen duela esaten duela etengabe. Edo iberierazko zenbakiak, hau da, ban (1), bi-bin (2), irur-kilu (3), laur (4), borste-bors (5)… euskerarekin ez daudela lotuta diola bere “aintzineuskeraren teoriarekin bat ez datorrelako.”

Azkenik, eta zutabea amaitzeko, Euskeraren Jatorrian jarritako ikertzaile baten proposamen bat ere barregarri utzi nahi du (“psikotropikoa”). Badirudi Errok EHUko Filologiatik kanpo ez duela ezer irakurri, adibidez, Oppenhaimer genetistak frogatu duela mendebaldeko Europa hemendik populatu zela; Vennemannek diola euskal hidronimoak Europan barrena erabat zabalduta daudela; Imanol Agirrek ondorioztatu zuela euskera eta Siberiako ket hizkuntza lotuta zeudela eta biak ama hizkuntzaren fase zaharragokoak zirela; gero eta hizkuntzalari gehiagok hizkuntza guztiak ama hizkuntza batetik etor daitezkeela diotela, erro batzuk (ama-aita…) munduaren leku askotan daudelako; edota ikerle askok esaten dutela hainbat erritu (sanjuanak bestea beste) kristau aurrekoak direla eta beraz euren izenak oso zaharrak izan daitezkeela…

Azken finean, “ju-an” “su-an” izenetik datorkeela esatea proposamen bat besterik ez da (su + an = hANdiaren erroetako bat), txistukariak askotan “j” bihurtzen direlako (Simeno -> Jimeno).

Izan ere, euskaldunok ama hizkuntzatik hurbilago dagokeen euskeraz mintzo garenez, proposamen etimologikoak egiteko, atzo goizekoa den latinak beste eskubide dugula.

Euskeraren Jatorria

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Gutunak
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu