• Igandea, Abuztua 25th, 2019

Gaur Eduardo Alfarok jakinarazi duenez balantze oso positiboa egin dute antolatutako erakusketaz. Gaurko eguna izugarria izan da, Euskalerritik jende piloa joan delako, tartean alkate eta beste politikariren bat, Patxi Zabaleta eta hainbat euskal herritar.

Aste hauetan erakusketan herrialde guztietako jendea hurbildu da nahiz eta kilometro askotara egon: gipuzkoarrak, bizkaitarrak, nafarrak, arabar batzuk… Soriarren artean ere eragina izan du eta gaia asko komentatu izan dute herrialde horretan. Gainera, nabarmendu behar da natural-natural zabaldu dela gaia, ez hemen bezala, hango egunkarian eta abarretan.

Inguruko batzuek ere zera aipatu dute, aretoa handitzeko unea dela. Izan ere hilarriak modu iraunkor batez erakusteko leku egoki bat lortzeko ideia hortxe dago eta oraingoa horretarako abiapuntua izan daiteke. Komentatu duten beste gai bat zera izan da: erakusketa Euskalerrira eramateaz eta gai honen inguruan hitzaldi batzuk antolatzeko aukeraz.

Beraz bikain bat Eduardo Alfarori eta soriarrei haien ondarea hain ondo zaintzeagatik, ez hemen bezala, buldozerraz aritu direlako Iruña-Veleian, adibidez.

Albiste bitxi bi: EHUko asko joan dira eta galdera asko egin dute. Gure ustez, jokoz kanpo geratzen ari direla ikusita (Iruña-Veleian, euskalduntze berantiarrean, penintsula eta Europako gainerako lekuetan dauden euskal toponimiaren arrastoen gaian…), eta hemen ere berdin geratzeko aukera zutenez, hori behintzat konpondu nahi dutela dirudi eta gai honekin zerbait egingo dutela ematen du. Gero erraza da, ETBn euskalduntze berantiarraren alde esan eta EHUko ikasleei kontra daudela esan eta listo! Politikariek horrelako joko bikoitzeko adierazpenak egunero egiten badituzte eurek zergatik ez?

Eta bi: “euskal” komunikabideei “euskal” kendu beharko diegula. Elexpururen artikulua irakurri genuenean Euskeraren Jatorrikoek hasi ginen telefonoz deitzen egunkari eta irratiei, Eduardo Alfaro elkarrizketa zezaten eta horren berri Kulturan behar bezala eman zezaten aste honetan, erakusketa amaitu baino lehen, gai hori euskaldun guztiontzat oso garrantzitsua delako. Erantzuna, paperezko egunkarien aldetik negargarria izan da:

- Berriak ez du ez elkarrizketarik egin ezta Kulturan gaia aipatu.
- Garak ez du elkarrizketarik egin ezta Kulturan gaia atera. Naiz-en bai baina… paperean ez al zuen agertzerik merezi?
- Deiak, Diario de Noticiasek, Correok eta Espainiako prentsak… ere ez. Beraz, paperean ez du inork  Kulturan albiste hau atera nahi izan, inork ez dio Alfarori elkarrizketa egin nahi izan nahiz eta euskeraren altxor izugarria topatu. Soilik Elexpururen iritzi artikulua atera dute egunkari askotan Berrian (ez osorik), Naizen, Diario de Noticiasen eta Argian.

Bestetik irratietan, batez ere erderazkoetan gaia atera dute eta Eduardo elkarrizketatu dute:  Radio Euskadik,  Onda Vascak, eta Bizkaia Irratiak eta Xorroxin irratiak albistea eman dute. Guk dakigula Euskadi Irratiak ez du ezer atera.

ETBn ezertxo ere ez.

El Heraldo de Sorian bai: ¿Están las raices del euskera en Tierras Altas?

Laburpena: soriarrak euskaldunak baino hobeto informatuta egon dira. Gora euskal komunikabideak!! Gora ETB!!

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkin bat

  1. 1
    Tomas Elorza Ugarte 
    Osteguna, 29. Abuztua 2019

    Kultura haizatzea eta Kulturaren alde agertzea oso ondo dago baina gauzatu egin behar da. ETBk nazkatuta gauzka hainbeste kirol emankizunez, errepikapenez eta huskeriez. Gehiago espero nuen euskal hedabideetatik. Asko poztuko ninduke EHU-ko jendea gai hauetaz arduratzen hasteak (ez dadila IV-az ahaztu).

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Iruzkina gehitu