• Asteartea, Urria 01st, 2019

Euskeraren Jatorriak Soriako hilarrien bilatzaileari elkarrizketa egin dio, hango kontuei buruz informazio gehiago izateko. Mila esker elkarrizketa onartzeagatik. (Itzulpena: euskeraren jatorria)

Euskeraren Jatorria: Eduardo, lehendabizi kontatu ahal diguzu nola hasi zinen hilarriak eta bestelako idazkunak biltzen eta zergatik? Guztira zenbat jaso dituzu eta zenbatetan agertu diren euskerazko berbak? Eta zeintzuk diren bere kultur bereizgarriakā€¦?

Eduardo Alfaro: Nire unibertsitateko ikasketengatik hasi nintzen. Valladolideko Unibertsitatean lizentziatu nintzenean, Arkeologia alorrean 90eko hamarkadaren erdian, doktoretza ikastaroa egitea erabaki nuen, nire Tesia horretan kokatuz. Hau da, Ebroko eskuinaldeko Soriako haranetan garai zeltiberiarren eta erromatarren garaian. Erromatarren garaiko 20 bat hilarri jadanik ezagunak ziren eta horiek Errioxako Urbano Espinosa moduko ikerleei arreta piztu zien. Horietako idazkun batzuetan indigenen izenak agertzen ziren eta lurralde zeltiarretan espero ez zena agertzen zen. Idazkun horien azterketa, lehendabizi Tesiaren lanen barruan eta gero Doktore Tesian, ikerketaren metodologiaren barruan kokatu daiteke.

Gaur egun garai hartako 39 idazkun ditugu. Nahiz eta gehienak izen erromatarrak izan, bertako izenen multzoa garrantzitsua da eta horietako gehienak ohiko izen zeltikoetatik kanpo daude: Sesenco, Oandissen, Onse, Onso, Buganson, Agirsen, Arancis, Lesuridantar, Vel(–) Arthar, Haurce, Belsconā€¦

Esan beharra dago nire prestakuntza arkeologo eta historialaria dela, ez hizkuntzalaria edo filologoa. Nire irakurketa arkeologikoa diziplina hauen ikerle askoren eritzian oinarritzen da, izan ere, euren ustez, orain ia bi mila urte Soriako Goi Lurretan bizi izan zirenen izen horiek izen euskalduntzat dituzte.

Euskeraren Jatorria: Egin duzun lana ez dela erraza pentsatzen dugu. Zer izan da idazkun biltze horretan gehien lagundu dizuna eta zeintzuk izan dira topatu dituzun oztopo handienak?

Eduardo Alfaro: Egia esan ez da lan zaila izan, bai ordea sakrifikatua. Pozgarriena da herrietako jende askok erakutsitako errespetu eta begirunea, eta zerbait topatuz gero esaten dizutela. Bilketa lan honetarako bokazioa behar da, ez da arrazoi profesionalengatik sortzen eta, horregatik, ā€œzoriontsuaā€ naiz bertan murgiltzen naizenean. Sakrifikatua da eta denbora asko eskatzen dizu eta horrekin gizarteko kontu asko alde batera utzi behar dituzu. Baina, tira, bizitzan aukeratu behar izaten dugu eta nik bide hau aukeratu nahi izan dut.

Euskeraren Jatorria: Zer pentsatu zenuen euskerazko testuak agertzen hasi zirenean? Azaldu ahal diguzu agian abeltzain ibiltarienak izan daitezkeela dioen zure teoria hori?

Eduardo Alfaro: Izen zeltak ezin zirela izan adierazi zuen lehenengoa Urbano Espinosa izan zen. Bera, 80ko hamarkadaren amaieran ezagutzen ziren izenekin (Oandissen, Lesuridantar, Arancis y Agirsen) izen iberiarrak zirela esan zuen eta ez zeltak. Horrez gain Joaquin Gorrotxategik 2001ean, JoaquĆ­n Gomez-Pantojarekin batera ā€œSesencoā€ hilarria aurkeztu genuenean euskera argia zela esan zigun. Harritu ginen baina ez ginen gure ikerketak egingo zuen aldaketaz jabetuā€¦ baina bai, ikerketaren norabidea aldatu behar izan genuen eta hori da nire doktore tesian aurkeztu ditudan ondorioak.

Nire irakurketa soilik arkeologikoa da eta Soriako lurralde honetan dauden larreen aberastasunean oinarritzen da. Soriako Goi Lurretan, 1200-1700 metro bitartean daudenak uda garaian abereentzat oso onak dira baina neguan hemendik urrutira joan behar izaten dute beste larreen bila. Erdi Arotik tradizio ibiltaria izan du eta negu aldean Gaztelako hegoaldeko Extremadurara joaten ziren, 30 bat egun abereekin ibili ondoren.

Azken mendeetan Gaztelak Goilautadari (Mesetari) segurtasuna eskaini dionez eta hor Mestako Kontseilu Ohoretsuak bere lana egin duenez, abereek Soriatik Extremadurarako ibilbidea erabili izan dute baina askoz lehenago seguruenik goi lur hauen abereen neguko beharrizanak Erribera errioxar-nafarrak beteko zituen, Kalagorriaren (Calahorra) eta Alfaroren artean. Hain zuzen ere Ebrora Zidakos eta Linares-Alhama ibaiek euren urak isurtzen dituzten aldean. Soriatik abereak bi egun ibili ondoren helduko ziren bertara. Gogoan izan behar dugu Ptolomeok, gure hilarrien garaiko kronista erromatarrak esan zuenez, Kalagorria euskal hiri baskoi nagusienetako bat zen.

Horrela gertatu bazen, Soriako goi lurretan euskal artzainak egon zirela pentsatu ahal dugu, gutxienez, lurralde horretan jendea finkatu zen garaian, gutxi gorabehera Burdin Aroko herrixka gogortuen garaitik.

Ez dugu, hala ere, herritarren mugimenduak egon izana baztertu behar, eragindakoak ala borondatezkoak, erromatarren konkisten gerrengatik edo Gudu Sertoriorragatik. Azken horretan, Goilautadaren eta Ebro arroaren artean gertatu zena, iturriek kontatu duten arabera, Pompeyok lurrak eman eta kendu egin zituen haien biztanleak mugiaraziz, eta baliteke horietako jende multzoren bat Soriako larre finengatik interesatuta egon eta hona etorri izana, agian Erriberatik edo gorago kokatutako eskualde batetatik, azalduko lukeena gaur egungo Soriako Goi Lurretan euskal onomastika egotea.

(Hasiera ekitaldia)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkin bat

  1. Cual satisfacion leer tu tratado Ā“y poder disfrutar de tanta cultura.Abrazos fuertes siempre contigo.Yabrazos tambien para Mari Cruz. VICENTE MARIN

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Iruzkina gehitu