• Osteguna, Urria 03rd, 2019

Euskeraren Jatorria: Badirudi Soriako eta Gaztela-Leongo erakundeen arteko elkarlanak proiektu honetan lagundu egin duela. Arazoren bat izan al duzu hilarri hauetan euskera agertzeagatik?

Eduardo Alfaro: Inondik inora. 90ko hamarkadaren amaieran nire lehenengo bilaketak hasi nintzenetik Gaztela-Legongo Juntako Kulturako Lurralde Zerbitzuak Sorian zeukan dokumentazio arkeologiko guztia aztertzeko aukera eman zidaten eta bertako arkeologoak eta ondorengo zerbitzuburuek beti lagundu izan didate. Juntak Valladoliden daukan Plangintza eta Ikerketa Zerbitzuan nire Idoubeda Oros proeiktua 2007an aurkeztu nuenetik beti laguntza ekonomikoa eman dute eta inoiz ez dute inolako oztoporik jarri, kontrakoa, beti nire ikerketaren proposamenak entzun izan dizkidate. Eta hori etengabea izan da, urtez urte, udako kanpainak egin izan direlako, San Pedro Manriqueko Los Casares indusketa lehenengo aldiz 2009an zabaldu genuenetik.

Euskeraren Jatorria: Eta Soriako jendeak nola ikusten du gai hau? Zer esaten du?

Eduardo Alfaro: Esparru akademikoetan izan ezik ia ez zuen inolako oihartzunik izan, 2018ko urtarrilean nire tesia defendatu arte. Une horretatik aurrera Soriako hedabideetan albiste batzuk agertzen hasi ziren eta orduan soriarrek honen berri jasotzen hasi ziren. Nire heldu zaidana izan da errespetua eta batez ere ezustekoa, askotan umorez ere osatuta. Baina garrantzitsuena Goi Lurretako jendeak hartu duen kontzientziazioa izan da, badakite izugarrizko altxorra dugula, denona dela eta gure esku dagoela berau babestu, zaindu eta zabaltzea.

Euskeraren Jatorria: Egin zenuen lehenengo balorazioan aipatu zenuen altxor honekin erakusketa iraunkorra egin beharko zela. Zerbait pentsatu duzue: non kokatu, nola kudeatu
?

Eduardo Alfaro: Onena hilarri gehienak eskualdean bertan kokatu eta bertan bisitatzeko aukera eman, hauetako gehienak topatu diren herriren batean, hau da, Cidacosen arroaren jaiotzan, Montes Clarosen iparraldeko mendi magalean. Lurralde honetan oso jende gutxi bizi da eta horrelako ekimen batek laguntza emango luke bere ondare natural bikaina sustatzeko eta baita kulturala noski. Argi dago eskumen hau Gaztela-Leongo Juntaren esku dagoela eta egiten den guztia bere Ondare Batzordearen onespenarekin egin behar dela.

Euskeraren Jatorria: Aipatu zenuen ere Erakusketa agian Euskalerrira eramateko aukera. Baten batek gaia jadanik aipatu dizue edo zerbait aurreratu ahal diguzu?

Eduardo Alfaro: Horri buruz zerbait entzun nuen baina oraindik ez dago eskaerarik. Eta hemen orduan esan nuena errepikatu nahi dut: eskaera formal bat baldin badago lehenengo egingo dudana Gaztela-Leongo Juntaren Kulturako Lurralde Zerbitzura gaira eraman, honen eskumena dutelako eta azter dezaten erakusketa noiz, nola eta nora eraman litekeen, eraman ahal bada. Niri dagokidanez uste dut egokia litzatekeela ikerketa proiektu hau gehiago zabaltzeko.

Euskeraren Jatorria: Orain gutxi lan honi buruzko tesia argitaratu duzu. Zeintzuk diren tesi horren ideia nabarmenenak?

Eduardo Alfaro: Gehiena jadanik aipatu dizuet, hau da, azken hamarkadetan agertu diren idazkun onomastikoei  erantzun arkeologiko bat ematea, aurreko historiografian antzekorik aipatzen ez zenean. Soriako Goi Lurretan antzinaroan Ebroko hiriekin, Kalagorriarekin bereziki egon zen lotura garrantzitsua izan zela dirudi, beste arloetan ere: onomastika latinean, bai familia izenetan (familia harremanak adierazi ahal dutenak) eta baita izen pertsonaletan ere. Ebroko Erriberarekin zeuden harreman horiek lurralde zelta eta pelendon honi buruz zegoen ikuspegi eta banaketa etnikoa zalantzan jarri da, erromatar goi-inperioko garaian Goilautadako Burgosko Kluniako Komentuarekin lotuta egon zelako. Zidakos eta Linares goi haranak eta Ebroko barreneko haranekin zegon harreman handiak Zaragozako Komentuarekiko lotura administratiboren bat egon zitekeela pentsatu daiteke, hiri txiki baten bidez, San Pedro Manrikeko Los Casases izan ahal zena, ala Kalagorriarekin zuzeneko adskripzioa.

Euskeraren Jatorria: Amaitzeko beste zerbait esateko?

Eduardo Alfaro: Eduardo Alfaro: Santa Cruz de Yanguaseraino erakusketa ikustera etorri diren Ebrotik gorako guztiei eskerrak ematea, gure ibaietatik gora ibilbide neketsuetatik artzainen lur hauetaraino etortzeko ahalegina egin behar izan dutelako, oso erraza ez delako. Eta batez ere eskaini dizkiguten errespetu eta maitasuna, benetan eredugarria, eta horrek, hizkuntza bategatik, euskeragatik duten sentimendu sakona adierazten digu.

Eskerrik asko

Amaiera ekitaldia

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu