• Ostirala, Urria 25th, 2019

Gaztelerazko aldean Lenguaiberika.eu webgunean agertutako artikulu bat aipatu dugu:  La construcción del relato “celtíbero” de la península marginando todo lo “ibérico” y “vascoibérico”

Bertan esaten denez espainiar estatuko “zeltiberiarren ideia” orain dela ia 70 bat urte hasitako prozesua da, Almagro aitak beste batzuen laguntzarekin hori zabaldu zutenean, frankismo garaian, espainiar “arrazaren” kontzeptua sortzeko.

EL-FRANQUISMO-EN-LA-ARQUEOLOGĂŤA-EL-PASADO-PREHISTĂ“RICO-Y-ANTIGUO-PARA-LA-ESPAĂ‘A-UNA-GRANDE-Y-LIBRE Descarga

Orain ia denek horretan sinisten dutenean, historia ofizialaren 2. fasea etorri da eta euskaldunak ere zeltak ginela esatera ausartzen zaizkigu Alberto Santana eta Joseba Abaitua, ETB hauspoarekin, inolako ikerketa edo argitalpen seriorik gabe eta datu guztiek kontrakoa esaten digutenean (datu genetikoek, linguistikoek, historikoek, soziolinguistikoek…)

Alberto Santana Radio Euskadin

Esan beharra dago orain dela 2-3 mende penintsulan jende askok uste omen zuela euskaldunak azken iberiarrak ginela eta euskera iberieraren azken arrastoa zela. Horregatik, besteak beste, euskaldunoi foruak errespetatzen zizkigutela. Gainera Humboldtek ideia horri oinarri zientikoa eman zion eta euskaliberismoaren ideia zabaldu zuen, toponimia aztertu ondoren.

Baina zentralizazio prozesuak ikuspegi horrekin amaitu behar zuen eta horregatik orain 200 urteko espainiar gobernuak “intelektual” batzuei ordaintzeari ekin zion euskerari eta zeharka gure zuzenbide eta historiari egurra emateko. Foruak kendu ondoren,  berdintze prozesuarekin jarraitu behar zuten zeltiberiarren formularekin baina azken finean iberiar hizkuntza eta kultura zokoratuz eta zeltismoari indarra emanez.

Eta orain azken fasea: euskaldunak ere zeltak ginen!

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu