• Larunbata, Urria 26th, 2019

Biltzarre

“Kartelaren izena ez da oso egokia. “Ez da Justizia” dio hasieran baina gero “Justizia Jauregia” izango da biltzeko lekua. Hobe beti “Injustizia” erabiltzea eta kitto: “Injustizia Sistema”, “Injustizia Jauregia”…: .: gure eredu matrilineala suntsitzeko milaka emakume akatu zuen inkisizioa, Burgosko epaiketa, 18/98 eta beste makroepaiketak, euskaldunen aurkako gainerako epaiketak, Iruña-Veleiako epaiketa…”

Iruña-Veleiakoa beste fartsa epaiketa bat gehiago izango da: Eliseo Gilek proposatutako 20 lekukoei eta datazioei uko egin die epaileak, zaintza katea apurtuta dago (grafitoak akusatzaileak ditu ez Epaitegiak), 12 urte iraun du “zigorrak” epaiketa lehenago ez egiteagatik…. Sasijustiziak Eliseo defentsa barik utzi du, epaiketa hasi baino lehen.

Ez dezagun “Nafarroako Justizia Jauregia” moduko espresiorik erabili, are gutxiago euskeraz. Hobe: “Espainiako Sasijustiziaren Nafarroako sukurtsala”… edo nahi dena baina gauzak izendatzeko hitz egokiagoak erabili behar dira, jendeak nahastu ez dezagun. Gure aurkarien terminologia hitzez hitz errepikatzea ez da komeni, ez???

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu