• Asteazkena, Urtarrila 01st, 2020

Lenguaiberika webgunean Valladoliden eman zen hitzaldiaren kronika jaso dute:

Charla-conferencia sobre vascoiberismo

Bertan txikitan kontatu dizkiguten hainbat kontu hankaz gora jarri ziren. Adibidez, historia “ofizialak” erromatarrek ardoa penintsulara ekarri zutela etengabe esaten digu eta jende askok badaki hori erabat gezurra dela, nahiz eta hedabideek isildu. Hitzaldian esan zuten moduan, erromatarrek ardoa ekarri ez, eraman egiten zuten penintsulatik Erromara, bidegabeki kobratutako zerga gisa.

Nahiko da hainbat iberiar herri ezagutzea, bazeoak adibidez, haien herrien aztarnetan  hildakoak pitxarrez inguratuta lurperatzen zituztela ikusten delako. Eta egin diren datazio askoren arabera, ardoak penintsulan 8.000 urte baino gehiago daramatza.

Pitxarrez inguratuta lurperatzean pentsatzen zuten beste bizitzara joaterakoan ondo lagunduta joan behar zela. Harrituta geratuko lirateke jakingo balute gaur egun gure hildakoak hutsik uzten ditugula ez dakigun bidaia horretara joatean, ez janaririk ez edaririk.

Baina hitzaldian gauza askori buruz hitz egin zen: Valladolid inguruko hainbat toponimorako proposamenak, euskaliberismotik azaldu daitezkeen ardogintzako berba batzuk (lagar, toparra, tutor, mosto…), etab. Adibidez “lagar” hitzaren 2. erroak laguntzen digu: (h)arria; beraz “laga-ar” berbaren etimologia “likidoa isuritzen uzten duen (h)arria” izan liteke. Edo “toparra” bere esanahiak dioen moduan, goldatzean topatzen diren (h)arriak dira.

Amaitzeko “brindis” hitza nondik etor daitekeenari buruz proposamen bat bota zuten Jabi eta Jon Goitia ikerleek: ez ote datorren edan ondoren kopak apurtzeko zegoen ohituratik? “birrindu” aditzetik alegia?? Kontuan izan hitz trabatuak modernoak direla eta atzean desagertutako bokalen bat falta dela: birrindu>brindu>brindis. Baina tira, hitzak euskeratik ezin direla etorri uste baduzue etimologia ofizialarekin gera zaitezkete: “brindis” alemanierazko “ich bring dir’s” esalditik dator, “neuk ekartzen dizut-yo te lo traigo” esan nahi duena. Euskaliberiarrek, erromatarrak etorri arte ardoa edaten egon ziren 6.000 urtez, ez omen zekiten zer zen topa egitea? Zeuk aukeratu.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu