• Asteartea, Otsaila 18th, 2020

Bingen Zupiriak eta Mikel Aizpuruk grafitoak datatzeari eta gai honi interbide zientifikoa emateari  ezetza eman ondoren, Euskeraren Jatorriak gutun bat bidali zien:

Euskeraren_Jatorriaren_eskaera_Bingen_Zupiriari_2018_07_30

Gutun hori, Jaurlaritzak justiziaren, euskeraren eta Eliseo eta Oskarren aurka izan duen jarrera betiko gogoratzeko balioko zaigu.

Pasa den asteko epaiketako saioan,  haien isuna defendatzeko, ez ziren Eusko Jaurlaritzako agintari gorenak agertu, haien menpeko teknikaria den Mª Teresa Izquierdo Markuletak baizik. Bere adierazpenetan argi ikusten da kopuru horrek ez duela ez bururik ez hankarik.

Elexpururen blogetik defentsako abokatuaren eta teknikari honen artean izandako elkarrizketa kafkianoa jaso dugu, epaiketan hitz egin zena ikus dezazuen:

DA (Defentsako abokatua):  Bazenuten grafitoen zerrenda edo inbentariorik 476 zirela jakiteko?

MTI (Mª Teresa Izquierdo Markuleta): Ez.

DA: Orduan nola eman zenuten zifra hori?

MTI: Prentsan irakurri genuen.

DA: Ikusi zenituzten baloratu beharreko piezak?

MTI: Ez, argazki batzuk bakarrik.

DA: Badakizu zeramikaz gain adreiluez, hezurrak eta beirak ere badaudela?

MTI: Nik ulertu nuen gehienbat zeramikazkoak zirela.

DA: Zuk badakizu aipatutako grafito gehienak zeramika txikien gainean eginak daudela? Zertan oinarrituta zarete pieza bakoitza 600 €-tan baloratzeko?

MTI: “Balorazio abstraktua izan zen” (sic). Garai hartan, Gipuzkoan material arkeologikoa erakusketetara eta beste museo batzuetara eraman zen, eta hori zen aseguruekin kontratatzen zen kopurua.

(Zeramikazko pieza txiki baten gainean egindako grafito bat erakusten zaio).

DA: Zure ustez, pieza horrek, inskripziorik ez balu, 600 € balioko luke?

(Zalantza)

MTI: Ez dakit …

Behekoa esateko arrazoi asko dago baina Iruña-Veleia horietako bat da, zalantzarik gabe. Etxeko batzuk euren aberkideen aurka, kanpokoen interesak bultzatzeko: euskalduntze berantiarra, Vatikanoaren kristautasunaren kontakizuna, euskera hizkuntza isolatua eta Europako substratuarekin loturarik ez duena defendatzen duen Mitxelenaren teoria ikutuezina…

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu