• Asteazkena, Otsaila 26th, 2020

Eliseo epaitzeko “froga zientifikoen” azpijokoen historia:

1. UPVko Juan Manuel Madariagaren txapuza

Eliseo 2008an kanporatzeko bi argudio nagusi eman zituzten: Lakarrak “Descartes” agertzen zela esan zuen eta Juan Manuel Madariagak grafitoen azaletan petrolioz egindako osagai moderno bat topatu zuela.

Eliseok bi datu horiek gezurtatu zituen. Batetik Miscart agertzen zela eta argazkiak publiko egin zirenean, arrazoi zuela ikusi genuen. Bestetik osagai moderno hori apurtutako zeramika zatiak itsasteko kolarena zela. Ondoren Madariagak bere txostenetik esandako hori kendu zuen Aldundian erregistratzean, harrapatu zutela ikusita.

Hau da, ostrakak eskarmentu handiko arkeometriako laborategietara bidali beharrean, faltsukeria bultzatuko zuen “lagun” bati agindu zioten. Onartezinezko azpijokoa izan zen baina bere helburua lortu zuen:  Eliseo Iruña-Veleiatik kanporatu zuten.

2. Ministerio de Culturaren laborategiaren txapuza

Eliseo epaitu ahal izateko, froga “serio” bat behar zuten, faltsukeriaren aldeko txostenak hutsunez beteta zeudela ikusita. Horregatik Epaitegiak euskalduntze berantiarra bultzatzen duen Ministerio de Culturaren laborategiari agindu zizkion analitikak, eta ez, berriz ere, laborategi independente bati.

Bertako Jose Vicente Navarrok egin zuen txostenean, Madariagaren ildotik jarraituz, zioen gehienak faltsuak zirela gainazaletan metal modernoen hondarrak topatu zituelako.

Epaiketan Defentsako Mikel Albisu geologoak egin zuen proba azaldu zuen: iltze, kuter eta aizto batekin zeramiketan idatzi eta grafitoan geratzen diren metal aztarnak aztertu. Lehenengoaz 100 mikrako aztarnak geratzen ziren, eta kuter eta aiztoaz egindakoetan 50 mikrakoak. Baina Navarrok topatutako hondarrak 5-10 mikrakoak ziren eta oso gutxitan 20koak.

Horrek zer esan nahi du? Zeramika gogorra denez idazteko indar handia egin behar dela. Beraz, Navarrok topatutako 5-10 mikrako hondarrak lurretik ateratzeko tresnak ikutzean edo garbitzean atxikiko ziren baina ez idaztean.

Gainera, benetako datazioa egiteko ez da gainazalak aztertu behar, baizik eta letren barruan dauden karbonatoak, sedimentuak eta kedarrak zenbat denbora daramaten hor inkrustatuta aztertu behar da. Baina hori ez dute egin nahi eta ez dute egiten uzten. Zergatik?

Informazio gehiago: https://blogak.goiena.eus/elexpuru/2020/02/18/mikel-albisu-geologoak-ipceren-faltsutasunaren-aldeko-txostena-eraitsi-du/

Grafito honetan “Gure Aitaren” hasiera dago: “Gure ata zutan…”. Itzelezko garrantzia du. Eta karbonato kaltzikoak letrak estaltzen zenbat urte daramatzan aztertu beharrean, gainazaletan ea kontaktuen bidez transmititu den hondarren bat topatzen duten aztertu dute. Negargarria!
Irudia: Ama-Ata

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu