• Ostirala, Maiatza 15th, 2020

Adreiluan egindako grafito honek hautsak harrotu ditu euskeraren jatorriaren ikerketan. Gaur egun irakasten den Euskal Filologiaren arabera eta Mitxelenak bultzatuta, euskerazko A determinatzailea nahiko berantiarra dela eta Erdi Aroan erromantzeen eraginez zabaldu zela irakasten diete.

Iruña-Veleian determinatzailerik gabeko hitzak badaude ere, amaierako A gabe, “urdin”, “izar”…, beste batzuk amaierako A dute  “lurra, “sua” eta “arraina”. Beraz, Erdi Arokoa dela dioen teoria indargabetuta geratu da.

Letren Fakultatean ordea, ez daude azken 40 urte hauetako teoria eta apunteak aldatzeko prest eta ezer gertatu izan ez balitz bezala erakusten jarraitzen dute.

Grafito hau datagarria da, adreilu horretan noiz idatzi den jakiteko termoluminiszentzia proba egin daitekeelako. Eliseok, horregatik, adreilu batzuk datatzea eskatu zuen baina ez dira orain arte datatu nahi izan.

Zergatik?

Euskeraren Jatorria
Iruña-Veleiako kanala

Kanaleko irakurle baten iruzkina. Bere ustez Iruña-Veleiarekin harritzen bagara, ezer gutxi ulertzen dugulako izango da:

Nafarrroaren galera eta Iruña-Veleia

Euskal Herriak, bere egitura politiko nagusia (Nafarroako Erreinua) galdu zuenetik, hizkuntza, kultura, ekonomia eta arlo guztietan etengabe gutxietsia, minorizatua eta jipotua izan da eta Iruña-Veleia hor kokatu behar dugu: bere burujabetasuna galdu duen herri baten kontrako beste eraso bat gehiago. Eta betikoek eginda: Madrileko gobernuak eta bere hemengo bere lagunek.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Altxorrak
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu