• Larunbata, Uztaila 04th, 2020

Aurten Iruña-Veleia Argituk lau bisita gidatu prestatu ditu indusketara. Horren helburua lurperatu nahi duten ondarea  ezagutzea da, baita orain gutxi atera den epaiarekin zer lortu nahi duten jakitea. Azken 5 urteotan 1.200 lagun inguru pasa dira bisitetatik eta jendea gustora atera da, gaia zuzenean ezagutzeko aukera izan duelako.

Berrikuntza handi bat dago www.iruñaveleia.eu webgunea erabat berriztu da eta Geostraka bihurtu da, mundu mailan aztarna arkeologikoak geolokalizatzen dituen lehenengoetako webgune bihurtzeko. Bertan aurkitu diren ostrakak bilatzeko aukera dago, modu askotara: eremuaren arabera, kronologiaren arabera, etab. Horrez gain audio batzuk ditu eta horien bidez bisita erosoagoa da. Geostraka

Aurrez aurreko lehenengo bisita uztailaren 19an da, igandean eta berezia izango da, Tresponteko zubian hasiko delako, 11:30etan eta amaitu ondoren bertan bazkaria egingo da, norberak eramandako janariarekin. Hurregoek beste formatua izango dute, 11:00etan aparkalekuan hasi, goizean bisita, bazkaldu nahi dutenek ondoko jatetxe batean bazkaldu eta arratsaldean diapositibak gaia hobeto ezagutzeko. Bisita doakoak dira.

Eguna adostu ezkero, talde autoantolatuekin ere egingo dira, hau da, lagun koadrilak, kultur taldeak, senideak eta abar. Gutxienez 15 pertsonekin. Denboraz jarri harremanetan gurekin.

Bisitara etortzeko formulario hau betetzen da: Izena emateko fitxa

Zalantzetarako bidali mezua irunaveleiaargitu@gmail.com posta elektronikora eta zalantza edota telefonoa jarri.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu