• Osteguna, Uztaila 23rd, 2020

- Gaur 2020ko uztailaren 23an eguerdiko 12:00etan Aiztogile kalearen 73n, Kutxin, Iruña-Veleia argitzearen aldeko gose greba hasi da.

- Greba, ostrakak “bahituta” dauden lekutik oso hurbil dago, Bibat Museotik 100 bat metrotara.

-  Gose greba Eusko Legebiltzar berriari gai hau bide zientifikotik bideratzeko eskatzeko da, datazioen eta kata kontrolatuen bidez eta horrez gain grafitoak babesteko eta ez suntsitzeko eskatzeko.

- Prentsaurrekoan azaldu denez, egon den epaiketa benetan eskandaluzkoa izan da, benetakotasunaren aldeko bide guztiei ateak itxi zaizkielako eta grafitoak faltsuak direla esateko erabili duten IPCE-Instituto Patrimonio de Cultura Españolen analitikak inolako berme zientifikorik ez duelako:

. egin duen laborategia ez da inpartziala izan, euskalduntze berantiarra bultzatzen duen erakundearen adar bat delako
. egin duen teknikariak ez du eskarmenturik arlo honetan
. erabili duen metodoa ez du inork erabili munduan orain arte, beraz ez da fidagarria eta ez dago zientifikoki kontrastatuta
. eta, larriena, grafitoak faltsuak ez zirela zioen beste txostena (Antelo) ez dute epaiketan aztertu, horren egilea ez zen epaiketara joan eta epaileak ez du kontuan hartu.
. Horiez gain, epaileak ez ditu egiaren aldeko testigantzak kontuan hartu: Museoko langileek…

- Lurmenek gose grebarekin bat egin ez duenez, gose greba egitera doazenek azaldu dutenez ekintza horrekin berriz ere, Eliseoren gizatasun maila handia ikusten da, faltsugile bat izan balitz ez gintuelako atzera bota nahi izango. Ez du nahi inor bere alde jartzeagatik txarto paratzea eta eskertzen diogu. Baina ez da bakarrik Eliseogatik, euskeragatik eta ondareagatik ere egiten dugu hau.

- Aurkezpenean kultur arloko eragile ezagun batzuk egon dira euren babesa adierazteko:  Jose Antonio Villar (Ez dok hamairuko sortzaileetako bat) Pako Aristi idazlea Nekane Jurado ekonomilaria, Arkaitz Estiballes bertsolaria, Josu Naberan idazlea,  Guillermo Perea borrokalari arabar historikoa, Antton Erkizia.

- Horiez gain beste eragile batzuek etortzerik izan ez badute ere, euren atxikimendua adierazi dute: Andoni Egañak, Jon Maiak, Onintza Enbeitak, Oihane Pereak, Iñaki Viñasprek, Jose Angel Uberuagak (UBE), etab.

Iruña-Veleia argitzearen aldeko gose grebalariok

Oharra. Ekimen honetan laguntzeko aukera asko dago: etorri bisitan, egun bat-batzuk edo asteburu baten baraua egitera etorri, lagunen artean ekimenaren berri zabaldu (harremanetarako: irunaveleia.gosegreba@gmail.com – Gabixola 722 232 723)

Twitter eta instagram berrietan jarraitzeko: https://twitter.com/GoseGreba/status/1286333229079855105

Prentsa oharra_ Nota de prensa

Gose greba_Huelga de hambre_Greve de la faim_Hunger strike

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Gose greba  | Etiketak: ,
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu