• Larunbata, Iraila 05th, 2020

Ostegunean, 43 egun bete dira uztailaren 23an bost lagunek gose greba hasi zutenetik. Une honetan pertsona batek jarraitzen du, Josemari Lejardi-Gabixolak eta, esan bezala, ia hilabete eta erdi darama jan barik, hamarkada luzez iraun duen gai hau behingoz argitu dezagun eskatzeko.

Zehazki Legebiltzar berriari gaia bide zientifikotik bideratzeko eskatzen zaio, grafitoak prestigioko laborategietan datatuz eta arkeologo neutralek grafitoak agertu ziren lekuetatik hurbil kata kontrolatu batzuk egiten, orain dela 13 urte Eliseo Gilek eskatu zuena baina orain arte egin ez dena.

Gaur lehendakaria aukeratzeko saio berezia egon denez, lagun talde bat Legebiltzarraren aurrean elkartu da euskal ondarearentzat izugarrizko garrantzia izan dezakeen Iruña-Veleiarekin politikariek ostrukarena egin ez dezaten.

Iruña-Veleia argitzearen aldeko gose greba taldea

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Gose greba
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu