• Asteartea, Apirila 27th, 2021

EHUk euskerari buruzko ikastaro bat antolatu eta hitzaldi guztiak gazteleraz?

Eta ez dakite kartelean “Baskonia” euskeraz ondo jartzen? Egitarau gehiena gaztelera hutsean eta euskeraz dagoen apurra akats batekin!

EHU al da euskeraren jagolea? Euskalduntze berantiarra gelditzeko ez duela ezer egin ikusita (Gorrochateguik bultzatu baizik) eta  Iruña-Veleian izan zuen papera ikusita, erantzuna zuk zeuk eman.

Euskeraren Jatorrian jaso dugun hipotesi bat botako dugu hemen: zelan “ezkonduko” ditu Gorrochateguik “sesenco” eta euskalduntze berantiarra? bada Sorian agertutako euskerak Akitaniako euskeraren ezaugarriak dituela esanez. Erderaz agian honela esango du: “porque el euskera de Soria parece tener características del vasco-aquitano”.

Euskalduntze berantiarraren kontra dagoela esango du (ikasleei ere horrela esaten die) baina Soriako euskera “vasco-aquitano”  dela esanda, Santana-ETBri aukera emango die telebistako muntai hori ematen jarraitzeko.

Beraz, aurrerantzean presta gaitezen “vasco-aquitano” kontzeptua behin eta berriz entzutera.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Euskeraren mugak aztertuko dira ikastaro batean ekainean10.0101
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu