• Asteartea, Uztaila 27th, 2021

Hileko lehenengo igandeetan egiten ari dira, maiatzetik urrira biak barne. Hurrengoak abuztuaren 1ean, irailaren 5ean eta azkena urriaren 3an izango da.
Bisita goizeko 11etan hasiko da, bertako aparkaleku nagusian, 14:00 inguruan amaitzeko.
Bisitak Iruña-Veleia Martxanek antolatzen ditu eta doakoak dira.
Bisitan hainbat gai azaltzen da: indusketan topatutako grafitoen altxorra, epaiketan jakin izan duguna, hiriaren desagerpena eta bagaudak, euskalduntze berantiarraren teoria deuseztatzeko duen garrantzia eta bisitarien galderak.
Bisita online ere egiteko aukera dago, www.geostrakaren bidez.
Izena emateko http://tiny.cc/091wtz edo 663901248 telefonoan

IRUÑA VELEIA, EGIAZKOTASUNA AGERIAN UTZIZ
YAVHII GIIVRE ATA
Adreilua benetakoa bezala onartzen bada ere, bertan idatzitakoa faltsutzat jotzen dute, Aita gurearen hasiera euskaraz
Bertan idatzitako esaldia arrakala sakon eta borobilduz ageri zaigu. Honek garbi adierazten du inskripzioa adreilua egosi baino lehen egin zela, bestela euskarria gogorregia izango baitzen horrela idatzi ahal izateko.
Horretaz gain, termoluminiszentzia froga bat egin daiteke, adreilua noiz egosi zen argi eta garbi adieraziko lukeena.
Gehiago jakiteko aukera, igandean (abuztuak 1) goizeko 11etan, Iruña -Veleiako aztarnategian egingo dugun bisita gidatuan.


Irudiak

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu