• Astelehena, Urtarrila 17th, 2022

“AITZINEUSKERAREN BERRERAIKETAZ: EGINDAKOAZ ETA EGINKIZUNEZ (A. Sagarna, J.A. Lakarra, P. Salaberri). Pirinioetako Hizkuntzak: lehena eta oraina (Iker 26)”

OHARRAK (Josu Naberan)

  1. SARRERA
    1. Helburuaz-  Euskeraren egitura diakronikoki ( historian zehar) ikertzea,

AITZINEUSKERA BIDE eta HELBURU izanik.

  1. TERMINOLOGIAZ

1.1. AE.- Aitzin Euskeraren monosilabazko erroak bilatzea helburu.

1.2. AEZ.- Euskera mintzatu zaharra

1.3. EBZ.- Euskera Batu Zaharraren zatiketa

1.4. EBN.- Euskera Batu Neolitikoa (nihaurk erantsia)

1.5. AEM.- Euskera Modernoa. Euskera/latina harremanaren aurrekoa

1.6. A.H.- Atzin hizkuntzak (“erromantzeak”). Iruña-Veleia (II. mendea). -nihaurk erantsia-

1.7. Berreraiketa “kanonikoa”edo estandarra (K. Mitxelenak egindakoa)

  1. METODOLOGIAZ eta metodologiari buruzko OHARRAK

2.1. Euskal Hizkuntzaren historiari buruzko ikuspegi orokorra behar da aurkeztu, ikuspegi diakronikoa epeka bereizita. Hona hemen, nire aburuz, Euskeraren Etapak (garapen-faseak), euron kronologiarekin

a) Behe paleolitikoa (-120.000-45.000~). Lehen euskera mintzatua. Euskera txistukaria eta mingainekoa, batik bat. Aditzaren lehen egitura gramatikala.

b) Ertain Paleolitiko (-45.000-20.000~). Kromaiñonaren etorrera: CVC hizkera eztarrizkoa.

c) Goi Paleolitikoa (-18.000). Bisilabazkoen eraiketa Solutre Aldiko Paleolitiko Akitaniarrean

d) euskal-iberieraren historia

e) euskera-iberieraren zabalkundea lau kantoietara. Euskera-iberiera “lingua franca”Europa

osoan(-10.000~)

f) ABZ-ren eraldaketa fonetikoa

g) euskera modernoa

h) egungo euskera

J. Lakarra , A. Sagarna eta P. Salaberriren txostenean, AE-ri buruzko ikerketan,  eta testuinguru aurre-historikoaren (kronologia “diakronikoaren”) ikerketa zehatza –précise- ematen dut faltan. Aurre-historiako kronologia zehazteak  AEZ euskera Mintzatu Zaharraren ikerketa- aitzinamenduan lagunduko liguke haboro. Eremu paleolitoko kulturahoni “franco-cantábrico” deitu diote orain arte, Europa mendebaldeko habia-biokultultural honetaz mintzatzean, euskera eta euskal eremuaren aipamena ekiditeko (kolonizazioaren ajeak). Baita oraintsu “Zibilizazio Atlantikoa”, txit desegokiro, ezen ez baikaituk horrebesteraino heldu-eta. Askoz egokiago deritzot “Bizkaiko Golkokoa” deitzea.

  1. AZALPEN XEHATUA

3.a- Lehenbizi, Behe Paleolitoko euskerari dagokionez, giza espeziea berbetan hasi zeneko lehen euskera mintzatua da, zeinuz, keinuz, eskuen mugimenduz, kantinelaz eta abarrez lagunduriko euskera monosilabazkoa, hots-hitzezko hizkera. Ordurako (-150.000-120.000), antropólogo guztiak datoz bat berrestean ezen Bai Neandertalak eta bai Heidelberg Gizakiak (honek gutxixeago agian), hitz egin ahal izateko gaitasun fono-fisikoa zutela (eztarriko hioides hezurtxoa-eta). “Tokiko Neandertalaren euskera” eta halakoak aditzean, jendea hatz erakuslea altxatzen hasten da. Baina hausnar bezate pixkat, larreko behien haina bederen.  Benetako miraria zezakeena, sekulako miraria, hemengo neandertalak hitz ez egitea zitekeen, mundo osoko neandertal guztiak hitz egiten zutenean. Baina hori ere posible dateke “Euskal Oasi” miragarri eta kolonizatu honetan.

Naberanen testu osoa: AITZINEUSKERAREN BERRERAIKETAZ

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu