• Larunbata, Maiatza 12th, 2012

Diman gaur ospatu egindako biltzarra etnografian zentratu da. Bertan, hainbat gai jorratu da: euskal erritoak eta euskara, Barandiararen “aitz” erroa, Julio Caro Barojaren Barscunesei buruzko proposamena, lur eta paperetan jasotako euskararen oinatz galduak, sardana izendapen iberiarra, euskararen jatorriari buruzko aurreritziak eta Iruña-Veleiako grafitoen iradokitzen duten euskararen egonkortasuna.

Feliz Zubiaga hizkuntzalariak esan duen moduan, erritoetan eta jaietan egiten den errepikapen ariketari esker euskarak gorde ahal izan du gaurdaino bere hitza argi eta esanguratsu. Bere ustean hizkuntza gizakia bere historia kontatzen hasi zenetik hasi zen. Euskarazko hainbat izendapen beste herrialdetako hizkuntzekin duten paralelismoak aipatu ditu (Ma.at, Maite, Maide, Mari, Maya…)

Bere iritziz, kosmogonia zaharreko lau elementuak, hau da, ura, sua, airea eta lurra, zein baino zein behinenak eta ezinbestekoak, giza bizitzarako eta asabek lau jainko bezala ohoratu zituzten eta haien omenez urteroko jaiak ospatu zituzten, Onunzaro, Subilaro, Oronzaro eta Olentzaro deituak.

Felixentzat ospakizun hoietan ikusten da, gure arbasoek izadiaz eta jainkoez zuten susmoa eta eritzia eta hortik bildu zuten euren nortasuna eta herri jakintza, jainko seme-alaben burueritsia jasotzeraino hatan ere, “ez bai gaude geure baitan, beste harenaren baitan baizik” J. M. Barandiaran etnografo handiak herri galdeketan jaso zuanez.

Ondoren Joxemiel Barandiaran izan dugu gogoan, pasa den azaroan bere heriotzaren 20. urteurrenean. Horretarako “aitz” erroari buruz esandakoaren azterketa sakona egin da, proposamen etimologiko hau 10 ikuspuntuetatik aztertuz. Horrela, “aitz” erroa duten hitzen familiaren trinkotasuna aipatu da, hala nola, aizkora, aiztoa, aitzurra, azkona, aizturra, zulakaitza, azpila… Gainera, hitz horiek ezin direla latinetik etorri ikusi da, dispertsio handia ikusten delako: ligo, ferro, auge, bin, lacus, culter, bidentis, asciola…

Bestetik, Mendebaldeko Europako hizkuntzetan aizkora izendatzeko erro bera ikus dela aipatu da: portugeseraz mACHado, gazteleraz hACHa eta mACHete, ingelesez: AX edo AXe, italieraz AScia, ASciola, alemaneraz: AXt, sajoniera zaharrez ACHus eta AKus eta frantsesera zaharrez AXa.

Aizkora paleolitoaren oinarrizko tresna izanik eta mendebaldeko Europako populazioa KEAL aterpetik (Kantabria, Euskal Herria eta Akitania Lurraldea) zabaldu zenez, Barandiaranen proposamena zuzena izan daiteke. Izan ere, atx (ax, az, axt, acha…) lehenengo aizkora izango litzateke, “aitz” zati batez egindakoa. Eta aizkora (asciola?) ondorengoa, “aitza” lotu egin zenean (kora, oratu). Gainera, tresna horiek harriz zein “aitzez” egiten zirenez Joxemielen proposamena ez da hain arin baztertu behar izan.

Julio Caro Baroja izan da gogoratu den hurrengo ikerlea eta numismatika iberiarrean ezagutza handia zuela. Bere iritziz Nafarroan aurkitu den txanpon baten testua “Barscunes” azaltzeko kontuan hartu behar den lehenengo hipotesia garai horretan bertan bizi zirenen izena izatea: “baskoiak”, zelta hizkuntza baino lehen behintzat.

Hurrengo hizlaria Jabier Goitia izan da eta bere sistema metodologia azaldu du. Azterketa toponimikoak egiteko, besteak beste, Espainiako Institutu Geografikoak duen datu base erraldoi batean (1.500.000 toponimo) egiten ditu bilaketak eta, programa baten laguntzaz, antzekotasunak dituzten terminoen multzoak automatikoki egiten ditu. Bere ustez, Iberiar penintsulako toponimoak ondo aztertuz gero, euskararen historia zati handi bat idatz daiteke, galdutako hitz asko horietan gorderik daudelako. Mendi eta ibaien izenei ematen die garrantzi gehien, horiek gutxien aldatu direlako. Goizeko saioa amaitzeko Antonio Arnaizek “sardana” dantza iberiarri buruzko proposamen etimologikoa azaldu du.

Arratsaldean  Baltzolako kobak bisitatu dira eta bertan etnografia arloko hainbat kontu ikasteko aukera egon da. Ondoren ez dira faltatu euskararen aurreiritzi buruzko eztabaida zabala “Euskararen Jatorria: enigma europar bat” dokumentala oinarri hartuta eta, amaitzeko, Iruña Veleia izan da hizpide, Luis Silgo epigrafista valentziarraren eskutik. Aldundiko Batzordeko txosten arkeologikoan izan diren hutsuneak azalduz, Hispanian kristautasunak II. mendean bertako hizkuntzetan izan zuen hedadurari buruzko testu garrantzitsu bat aurkeztu du. Amaitzeko izen akitaniarrei dagozkien euskara garaikidearen baliokideak azalduz, Silgok grafitoetako zenbait izen erraz itzultzen ditu Batzordeko hizkuntzalarien mesfidantzak eta ezintasunak gaindituz.

Ekitaldi hau Sarkisian, Kapanaga eta Txillardegiren omenaldiarekin amaitu da. Bittoren arreba, Lourdes Kapanaga etorri da eta hunkitu egin da txalo zaparradak entzun direnean euskararen hiru bultzaile hauen izenak.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Diman Euskararen Jatorriaren 7. Biltzarra etnografian murgildu da1.0101
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkin bat

  1. Bikaina argazkia, denak atzea ematen.

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Iruzkina gehitu