• Astelehena, Abuztua 21st, 2023

Datorren irailaren 3an, domekan, Kapanagazaleen Taldeak Bittor Kapanagari buruzko bisita gidatu bat antolatu du.

Helburua Bitorrek egindako ekarpena modu atseginean ezagutzea da eta, horretarako, herrian zehar ibilalditxo bat egingo dugu eta, amaieran, berak idatzitako kantaren bat abestuko  dugu denon artean. Azalpenetan ere Bittorren bizitzaren pasarte batzuk aipatu dira, orduko egoera hobeto ezagutzeko.

Bittorren ekarpena arlo askotan izan da:

– Euskeraren jatorria: bere hiru substratuen teoriak hitz asko azaltzeko bide eman digu eta zertzelada batzuk ezagutzea garrantzitsua da. Adibidez, IZ erroaren oparotasuna argi zentzuan (IZetu, pIZtu, IZarra, IZtant…), su zentzuan, uraren zentzuan… edo ABA erroa senidetasuna adierazteko (nEBA, arrEBA, alABA, izEBA, osABA…) edo beste erroena: AR/UR, IL, GE… Edo zergatik “euskera” proposatu zuen baturako eta ez “euskara”. Edo “garapena” terminoa zelan propusatu eta zabaldu den batuan…

– Euskal kultura: arlo askotan laguntzen ibili zen: Durangoko Azokan, kantagintzan…Berak idatzitako kantak, adibidez kantari hauek abestu zituzten: Gontzal Mendibilek, Niko Etxartek, Josu Zabalak, Patxi Villamorrek, Txomin Bengoak

– Euskal mundu ikuskera: bere “Euskaldunon ikuskera” liburua oso sakon eta aberatsa izan zen, arlo askotan ikuspegi txundigarriak eskainiz: euskaldunen erlijio zaharra (akelarreren asmakizuna okelerrearen ordez), aran…; hiru zuhaitzen kultura (aritza, lizarra eta urkia), bi iberiak, egun eta hilabeteen izenak, mediterraneo inguruko zibilizazio zaharrak, koloreen mundua, kosmoikuskera ur, su eta zuraitzaren bidez…

– Herrigintza: arlo askotan ekarpen interesgarriak egin zituen: kooperatibak (etxea, tailerra) bultzatu, zinema sortzen lagundu…

Kapanagazaleon Taldea

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Bittor Kapanaga Otxandioko aztia ezagutzeko bisita gidatua10.0101
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu