• Osteguna, Abuztua 31st, 2023

IRUÑA -VELEIArako BISITA GIDATUA IGANDEAN Irailaren  3an

Bisita gidatua Iruña -Veleia Martxan -ek antolatzen du eta goizeko 11etan hasiko da aztarnategiko aparkalekuan.
-Bertan, tokiko historia ezagutzeko parada izango dugu; burni aroko hiri karistiarra, eta hiri erromatarra, erdi aroan desagertzen den arte.
-Bisitan zehar, topatutako grafito baliotsuak ezagutzeko aukera izango dugu, baita epaiketan gertatutakoa ere. Hala nola, egoera hau dela eta, gure iritzia azalduko dugu.
-Foru Aldundiak harresiaren inguruan hondeamakina erabiliz eginiko triskantzaren lekuko izango gara. Hau gelditu nahian epaitegian salaketa jarri dugu.
-Izen emateko 696296767 telefonora WhatsApp bat bidali edo ta telegram bat.
-Eskertzen da informazio hau interesa eduki lezakeen kontakturen bati bidaltzea. Eskerrik asko!

Bittor Kapanagaren euskeraren jatorriaren proposamenak eta euskal kulturari egindako ekarpenak ezagutzeko bisita gidatua irailaren 3an
- Otxandioko udaletxetik abiatuko da 11:00etan
- Doakoa da
- Bitorren arlo askotan egin zituen ekarpenak gogoratuko ditugu: hitzen etimologiak, hiru substratuak, hiru zuhaitz sakratuak…
- Izena emateko 663901248

Ribero Menesesen azken ikerketak ezagutzeko eta Kantabriako bi leku bereziak ezagutzeko bisita gidatua irailaren 10ean

- Kantabriako bi leku interesgarri hauek bisitatzeaz gain, lehenengoak Baskonia hitzarekin lotura izan dezakeena eta bigarrena leku sakratua izan daitekeena, Jorgeren azken ikerketen berri izango dugu.
- Leku biak bisitatu ondoren elkarrekin bazkaltzeko aukera dago.
- Eta gero, bazkalostean, Jorgerekin solasaldia.
- Autoak antolatuko dira, Donostiatik eta Bilbotik.
- Izena emateko, bidali watxap mezua 616300615  telefonora.
- Bazkaria eta bisita: 20 euroko ekarpena

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu