• Astelehena, Iraila 04th, 2023

Euskeraren Jatorriaren 17. Biltzarra

2023 urriaren 7an Iruñan eta urriaren 8an bisita gidatua Irulegira

Urriaren 7an Irulegiko Eskua ikertzen jarraitzeko aukera izango dugu Euskeraren Jatorriaren 17. Biltzarrean. Iazko abenduan, gai honi buruz jasotako informazio eta proposamenekin lehenengo bilkura egin genuen:  http://euskerarenjatorria.eus/wp-content/uploads/2023/01/6-Euskararen-Xarma-2-bertsioa-22-12-31.pdf.

Horrez gain, urte batzuk lehenago Aranguren ibarrean aurkitu zen beste idazkuna eta Mendigorriako Andion herrian topatutako esaldia ere aztertu ziren.  

Orain, urriaren 7an, ikerketa horrekin jarraitu nahi dugu ikuspegiak zabalduz, hala nola, historia, etnografia, hizkuntzalaritza, eta, horiez gain, esanahi proposamen berriak ere ezagutuz.

Biltzarra Iruñako Larraona ikastetxean egingo da larunbatean eta, hurrengo egunean, Irulegira bisita gidatua egingo dugu.

Urriak 7, larunbata, Larraona Ikastetxean

09:45 Sarrera Irulegiko Eskua: zer gertatu da orain gauzak ondo egiten hasteko?

10:00 Tomas Urzainki Mina: La “Mano de Irulegi” y los contextos históricos

10:40 Odon Ulibarrena Iroz: Irulegiko Eskua en el contexto cultural vasco

11:15 Iberiar grafia Euskal Herrian: zalantzak (T famatua, hizkuntza “baskonikoa”…)

11:45 Atsedenaldia

12:15 Interpretazioak: Juan Inazio Hartsuaga, Antonio Arnaiz

16:00 Interpretazioak: Paulo Arrieta, Josu Naberan

17:30 Interpretazioak:  Miguel Thomson, Antoni Jaquemot

18:30 Eztabaida – Debate

19:30 Paleohiztegia: euskeraren eta iberieraren jatorria lantzeko tresna

20:00 Amaiera

Urriak 8, igandea, Irulegirako bisita gidatua

Bisita gidatua 10:00etan Ilundaingo baserri eskolaren (granja escuela) aparkalekutik abiatuko gara. Hiru ordu laurden oinez ibili behar da eta zenbait tokitan nahiko aldatsua da.

Izena emateko

Zenbatekoa: 40 € (bazkaria eta liburuxka barne). Bazkaririk gabe 25 €. Irulegirako bisita doakoa da.

Laboral Kutxa: ES39 3035-0038-91-0380081747 (abonuan abizenak jarri)

Izena emateko formulario hau betetzea eskertzen da: https://forms.gle/NMj4gprbXs767QzR9

Informazioa: euskerarenjatorria@gmail.com 663 901 248

Laguntzailea

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu