• Asteazkena, Azaroa 08th, 2023

Edward Harris, bere Matrixaren 50. urteurrena ospatzen

Edward Harris arkeologoa ospetsu egin zen orain dela 50 urte bere indusketak egiteko Harris Matrix metodoa sortu zuenean. Ordu arte bakoitzak bere metodoa erabiltzen zuen eta berak sistema egoki bat sortu zuen, auditatzeko aukera ematen zuena.

Sortu zenetik arrakasta handia lortu zuen eta gaur egun arkeologo gehienek erabiltzen dute, Arabako Aldundiak izan ezik, haiek “exkabadora matrix” sistema erabiltzen dutelako: gure historiarako zerbait interesgarri agertu ahal bada, suntsitu eta kitto.

Edwardek beste batzuekin batera Matrixaren sorrera ospatu dute eta argazki bat bidali digu. Harris Iruña-Veleian egon zen, lehenengo nazioarteko biltzarrean eta argi utzi zigun Eliseo Gilek indusketa lana ondo egin zuela (Harris Matrix erabili zuen) eta zalantzak badaude laborategietan datatu behar direla.

Eskerrik asko Edward arkeologiarako altxor hau sortzeagatik!

Iruña-Veleia Martxan

a) Harrisek egin zuen irizpena, Eliseo kaleratu zutenean:- To whom it may concern Iruña-Veleia Archaeological Assessment (Ebaluazio arkeologiko bat) –> 04-Edward Harris EN Edward Harris Gazteleraz

b) Edward Harrisren txostena eta bideoa Iruña-Veleiako 1. Nazioarteko Biltzarrean TxostenaBideoa

c) Edward Harrisek Iruña-Veleiari buruz bidalitako gutuna

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Arkeologia
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu