• Astelehena, Urtarrila 29th, 2024

Lehendabizi informatu nahi zaituztegu webgunea hackeatu digutela eta horregatik egun batzuetan ezin izan da sartu. Badirudi baten bati min egiten diola egiak esatea.

Gaur Gasteizen Iruña-Veleia argitzeko eta eskabadoraz ez suntsitzeko manifestazioa egin da

Manifestazioa Arabako aldunditik atera da, Bibat Museoara heldu da, grafitoak omen dagoen lekuraino eta Andramari Zurian amaitu da.

Amaieran aipatu den moduan, gaur hona etorri gara ozen esateko Euskal Herriak bere ondarea maite duela eta ez dugula utziko suntsitzen, kultura kolonial zeltiberikoak jarraitzen duelako hemengo administrazioetan agintzen, dela Arabako Aldundian, dela Eusko Jaurlaritzan.

Euskalduntze berantiarrari eutsi nahi diote, bai ala bai, baina Iruña-Veleiako grafitoek frogatzen digute, toponimian jadanik frogatzen diguten bezala, euskera dela hemengo betiko hizkuntza eta zeltiberistek ezin dute hori onartu. Eta prest daude Iruña-Veleia eskabadoraz suntsitzeko.

Orain arte, gainera, 200.000 euroko aurrekontua zuten bertsio ofizialari eusteko baina hemendik aurrera miloi bat izango dute urtero. Beraz, arriskua boskoiztu zaigiu. Iruña-Veleia harresi multzo bat baino ez dute erakutsi nahi eta horko balio kultural eta linguistiko osoa errotik ezabatu.

Gogoratu nahi dugu Eliseo Gilek 2007an, orain dela 16 urte eskatu zituen 50 grafito datatu gabe jarraitzen dutela. Eliseok eskatu zituen data kontrolatuak jarraitu gabe jarraitzen dutela. Zergatik? Argi baino argiagoa dago. Eurek grafitoak faltsuak direla sinistuko balute, haiek bidaliko zituzten ez 50 grafito, 100 bat baizik datatzera, haiek proposatzen duten faltsukeria frogatzeko. Baina Eliseori datazio horiek egitea debekatzeak dena esaten digu. Ez diote datatzen uzten haien gezurrak jausiko zitzaizkielako.

Erasoa ez da soilik Iruña-Veleiaren aurka, erasoa gure kulturaren eta euskeraren beste alor askotara heltzen ari da, azkena Irulegiko Eskua. Testuan “ZORIONEKU” jartzen du eta EHUko Letren Fakultateko irakasle asko ausartu dira esaten ez dela euskera, ez duela zerikusirik euskerarekin harremana eduki lezakeen beste inolako hizkuntzarekin. Eta badakizue zergatik? Ba, Irulegi, Iruña-Veleia bezala, euskalduntze berantiarrerako izugarrizko zaplastekoa izan delako. Horregatik etorri dira, oraingoan, Irulegiren aurka.

Iruña-Veleiako suntsiketa gelditu dezagun!

Iruña-Veleia Martxan

24.01.28

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Iruña-Veleia babesteko manifestazioa4.0101
Atala: Ekintzak  | Etiketak: ,
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu