• Astelehena, Uztaila 30th, 2012

Faltsutasunaren aldarrikatzaileei mina eman die datazioen eskaera luze zabal egitea eta kontraerasora etorri dira,  Diario de Noticiasen agertutako albiste baten bidez. Artikuluak ez dauka galtzerik:

“Los rectores de Iruña Veleia descartan que la arqueometría pueda datar los grafitos”

“Aseguran que se ha hecho todo lo posible por determinar su veracidad o falsedad”

“No acusamos a nadie de lo ocurrido, obviamente, pero es que lo que se ha planteado carece de lógica y no es necesario que se realicen más estudios para concluir algo que ya sabemos” (Eliseok hiru urte eta erdiko kalbarioa darama epaitegietan Aldundiak arrazoirik gabe faltsukeria leporatu diolako!)

“Asegura que la determinación de la edad de los grafitos, lamentablemente, hoy por hoy no se halla al alcance de la ciencia. “No existe una técnica en todo el mundo que permita hacer eso”"

Koenrad Driessche geologoaren artikulua ikusita, edo Elexpuruk gogoratzen digunez, arkeometriak egindako azken datazioez enteratzea (Fibula Prenestina, Dibujo del hueso de Mamut Lupa Capitolina) nahikoa da ikusteko Nuñezek esandakoa gezur hutsa dela. Gainera, arkeometria laborategi batek esan beharko digu zeintzuk datatu daitezkeen eta zeintzuk ez. Izan ere, pieza batzuk garbi-garbi daude eta ez dago datatzerik baina beste batzuek ez:  sedimenduak, kaltzita, idatzi ostean egosiak eta ke arrastoak dituztenak, hezurretan egindakoak… eta horiek datatu daitezke. Bera arkeometria aditua ez bada nola esan dezake hori?

Horrez gain, elkarrizketa ere egin diote bertan:

Nuñez: “Ser nombrado director del yacimiento, después de lo que pasó, fue un marrón”

(Gu: 1.400.000 euro kobratu eta gero, tira, guk ere horrelako marroiak nahi ditugu, arren!, gainera egin duenerako: sektore oso bat suntsitu hondemakinarekin eta harresi zati bat konpondu)

“DNA: Hubo acusaciones que le dolieron…

Nuñez: Hubo afirmaciones que me parecieron indignantes, como cuando se dijo que yo había manifestado descubrir la localización del Convento de San Juan de Jerusalén. En su día expliqué que databa del siglo XIV y que el último que había hablado del convento había sido Becerro de Bengoa a finales del XIX. No dije que lo hubiéramos descubierto.”

Tira, beste gezur handi bat, begiratu besterik ez dira egin behar egunkari guztiek nola jaso zuten berak esandakoa (EITB, Diario Vasco, Diario de Noticias de Alava …) ala denek gaizki ulertu zioten??. Gezur bat esatea txarto dago baina gezur hori hedabide guztietan jaso izan denean, berak ez duela horrelakorik esan entzun behar izatea ere, gehiegi, gainera EHUko Urrestarazuren aurre-aurrean. Nuñezek arrainaren oroimena dugula uste du?

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Artikuluak
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu