• Astelehena, Martxoa 11th, 2013

Aurreko post batean, otsailaren 22an Arabako Foru Aldundian Arabako Iruñan aurkitutako aldare baten testua dela eta, EHUko hiru irakasleek esandako gezurra (ge-zur, hau da, zuhurtziarik ez izatea) aipatu genuen. Geroztik, hainbat gunetan gaiari buruz gauza interesgarriak irakurri izan ditugu, aurkitutako aldarearen  testua aztertuz eta, benetan, EHUko Letretako irakasle batzuek jendea harritzen jarraitzen dute! Izan ere, haien  “zuhurtzia falta” gero eta nabarmenagoa da:

a) “Veleia” hitza. Ez da lehen aldia agertu dena, Lurmenek hitz hori 12 aldiz aurkitu zituelako 9 elementuetan (ostrakak, hezurren bat…), horietako 3 elementuetan bi aldiz aipatuta. 12 veleia horiei buruzko informazio guztia Iruña Okako Udalaren webgunean Idoia Filloy egindako artikuluan ikus daitezke: non agertu ziren, jasotako estratuaren arabera zein mendetakoak diren, irudiak, etab.

Nuñezek topatutako 13. Veleia honela dago idatzita “Veleian”. Elexpuruk bere blogean zera dio horri buruz: Lurmenen 6 Veleie ere inesiboan zeuden, Nuñezek topatutakoa bezala eta nahiz eta EHUko irakasleek “Veleianorum”-en laburpen gisa aurkeztu dute “Veleian” hori, zalantzagarria dela dio. Horrez gain, Lurmenek topatutako “Veleia Gori”ri buruzko teoria interesgarria proposatu du Martinek.

- Nuñezek beste “Veleia” bat aurkitu izanak ez du esan nahi berak lehenengoz aurkitu duenik baizik eta Lurmenek topatutakoak egiazkoak izateko beste proba bat eman digula berak.

- Onartezina da Epaitegiteari hain errespetu gutxi izatea. Datazioak une honetan egiten ari dira laborategi batean. Beraz, ezin da publikoki aurreko ostrakak faltsutzat eman, behintzat Epaitegiak gaia ebatzi arte eta hor grafitoak faltsuak direla frogatuko balitz noski.

- Gogoratu behar da 2012ko kanpaina aurkeztu zutenean Nuñezek, Urrestarazuk eta Lamarainek beste gezur handia bota zuela Juliok:  “San Joan komentua aurkitu dugu”. Kanpaina hau amaitzean gezur berri hau, Veleia hitza lehenengo aldiz aurkitu dutela esan dute. Aldundiak nola onar dezake horrelako jendearekin lan egitea?

Lurmenek 12 “Veleia” hitz aurkitu zituen: Veleia Nova, Veleia Gori…

b) Gorrochateguiren txostena. Nuñezek topatutako aldare zati honek Gorrochategik Lurmenek topatutako grafitoak faltsuak direla “frogatzeko” egin zuen txostenaren zati bi bertan behera utzi dute, eta horrekin batera, txosten hori egiteko erabilitako “metodologia” (iritziak frogen aurretik jartzea). Alicia Satuek , Joaquinen txostenen zati hau ekarri digu gogora,  Lurmenek aurkitutako “Veleiak” ezinezkoak zirela esateko:

“Sabemos que el sistema fonolĂłgico del vasco antiguo no tenĂ­a /w/, a diferencia del latĂ­n, que lo expresaba mediante la letra V. Todos los prĂ©stamos latinos que poseĂ­an este sonido fueron adoptados, salvo por alguna otra causa justificada (p.ej. lat. vagina > magina), con /b/ : lat. voluntate > borondate, etc. En la misma direcciĂłn apuntan los escasos datos aquitanos (Vocontia > Bocontia)” (…)

“Teniendo esto en cuenta, resulta muy poco comprensible que el nombre de la ciudad, Veleia, que ya incluso en ciertas fuentes latinas tardías como el Itinerario de Antonino y el Ravenate aparece con B- (Beleia It.Ant. 454,8; Belegia Rav. 4,45) (como consecuencia del proceso de betacismo, que confundió /w/ con /b/ fricativa), aparezca siempre en los óstraca vascos escrito con V”

- Beraz, nola eman dezake prentsaurreko bat, aurretik esandakoaren guztiz kontra doana publikoki zuzendu gabe edo behintzat barkamena eskatu gabe?

Baina horrez gain bere txostenaren kontrako beste puntu bat dago aldarearen testuan:

“En este sentido, hay letras que funcionan ellas solas como test de autenticidad, p. ej. la M. PrĂĄcticamente no hay ningĂșn texto en todo el conjunto que presente una M antigua, una de cuyas caracterĂ­sticas fundamentales era que el ĂĄngulo interior formado por las astas oblicuas llegara hasta la lĂ­nea inferior de la caja: salvo en muy pocos textos (en realidad aquellos que tambiĂ©n por otra razĂłn podemos considerar autĂ©nticos), todas las M tienen ĂĄngulo elevado. Este tipo de M existiĂł en la antigĂŒedad de forma limitada; segĂșn mis investigaciones en Cartago y a partir de la Ă©poca bizantina, tras la dominaciĂłn vĂĄndala, es decir, ya en el s. VI d. C.”

Lurmenen ostraketako zenbait M: angelu altua eta baxua

Aldean dagoen “Matri” hitzaren Mk angelu baxua dauka, Gorrochateguiren txostenaren kontra

- Ama-Atan Anbiorixek dioen moduan, Gorrochateguiren txostenaren zati hau ere ez da zuzena Lurmenen ostraketan angelu altuko Mak ere agertu zirelako eta gainera, aldarean dagoen “Matri” hitzaren M letra angelu altukoa delako, hau da, Joaquinek esandakoren guztiz kontrakoa. Honek Gorrochateguiren txostena txarto dagoela esateaz gain, Lurmenen ostraken egiazkotasunaren aldeko beste argudio bat bihurtu da.

d) Greziar kultura. Aldundiaren txosten batzuetan Lurmenen hezur batean topatutako “Nefertiti” faltsua izan behar zela zioten, beste arrazoiren artean Egiptorekin horrelako harremana egotea ezinezkotzat hartzen zelako. Orain aldarean agertu den hitz bat  Greziako gatibu baten izena dela diote lasai asko. Hau da, Greziako aberats bidaizale bat izan beharrean, Eucarpus izeneko gatibu bat Iruña Okan bazegoen, eta horrek adierazten duen guztiarekin, nola ez zen posible izango “Nefertiti” ez ezagutzea, Grezian eta erromatar inperioan Nefertiti “Corinna” baino ezagunagoa  bazen!

e) Txosten zientifikoaren argitalpena. Julio Nuñezek egindako adierazpenetan (Onda Cero) diosku aldarearen aurkikuntza aldizkari zientifiko batean argitaratuta dagoela eta komunitate zientifikoak onartu duela. Ama-Atan gogor krititatzen da “zuhurtziarik gabeko” adierazpen hori eta Koenek dioen moduan gai hau interneten PDF batean eskegi zen, gero kendu dute, eta hori ez da aldizkari zientifiko batean argitaratuta egotea eta are gutxiago komunite zientifikoak onartuta egotea. Gogoratu behar da kritika hori  behin eta berriz egin diotela EHUko arkeologoek Lurmen enpresari: ea zergatik ez zuten aldizkari zientifiko batean lehenengo argitaratu, ea zergatik bideo batez ez zuten aurkikuntza grabatu…

f) Noizkoa da aldarea? Prentsaurrekoan Diario de Noticias de Alava esan zuten III. mendearen amaieran edo IV.aren hasierakoa dela, hiriaren alde berrian zegoelako. Informazioa argi ez zuten eman baina antza hondeamakinak topatu zuen harria, lur batzuk egokitzen ari zela. Horrek zera esango liguke: dagokion estratua ez dagoela jasota, eman duten data hipotesi bat baino ez dela eta ez dakitela ziur noizkoa den. Lurmenek topatutako “Veleia” guztiak ordea ondo datatuta daude, Harris sistemaren arabera. Lan horri buruzko informazioa argitaratzen dutenean aldarearen estratua nola jaso den argitzea eskatzen diegu, emandako datazioa ondo oinarrituta dagoen ala ez jakiteko.

g) Amaitzeko zera esan dezakegu, Nuñezek topatutako aldarearen testua orain arte Lurmenek topatutako grafitoen ildotik doala eta egiazkotasunaren aldeko beste argudio bat bihurtu dela. Horrez gain, faltsukeriaren aldeko txostenak, kasu honetan Gorrochateguirena batez ere, iritzien gainean eraiki zirela. Amaitzeko, Epaileak agindutako datazioak egiten direnean edo orain arte egin nahi izan ez diren kata kontrolatuak egiten direnean behin betiko argitu ahal izango dugula gai hau. Eta, noski, ez dutela lehenengo aldiz “Veleia” aurkitu, ez horixe! Eta hiru irakasle hauen hitza, “sobrerik” jaso ez duten politikari horien hitzaren maila berberera heldu dela!

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Artikuluak
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu