• Asteartea, Apirila 16th, 2013

Berrian National Geographici buruzko albiste bat agertu da. Besteak beste, hauxe aipatu du:

Euskaldunon jatorria ikertzen, Genographic Project egitasmoan

National Geographic 2005etik ari da gizakien migrazioaren mapa egiten, DNA laginen azterketen bitartez, eta, besteak beste, euskaldunen jatorria ikertzen ari dira. Iazko martxoan argitaraturiko ondorioen arabera, gaurko euskaldunen arbasoak Iberiar Penintsulako lehen nekazarien aurretikoak dira, DNA frogek diotenez. Azken horiek orain 7.000 urte inguru iritsi ziren.

American Journal of Human Genetics aldizkarian argitaratu zuten ikerketa. Ondorioztatu zutenez, azterketak ┬źgene eta hizkuntza jarraipena┬╗ erakusten du eskualdean, baina baita ┬źgene fluxu etengabea┬╗ ere. Quintana-Murci Europa mendebaldeko lurraldeetako adituak esan zuenez, ┬źEuskaldunek Europako beste biztanleekiko antzekotasunak izan arren, bakarrak bilakatzen dituzten ezaugarriak dituzte┬╗.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Genetika
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu