• Asteazkena, Maiatza 01st, 2013

Azkue Fundazioak eta Euskararen Etxeak bideo polit hau egin dute geure hizkuntzaren gainean. Ikasleentzat material egokia izan daiteke, hainbat arlo jorratzen dituelako: etnografia, historia…

Zoritxarrez, euskeraren iraupena isolamenduagatik izan dela diote, inondik inora izan ez dena. Teruel eta Soria isolatuagoak egon ahal izan  dira, baina, iberiar penintsula kontinentearekin lotzen duen eremu honetan, eta, horrez gain  itsasoa izan duen herri batek harreman asko edo pilo bat izan ahal ditu baina “isolatuta” inondik inora. Kostaldeko herriak dira horren adibideak: Bermio, Deba, Hondarribia… zenbat harreman beste herri askorekin itsasoaren bidez baina geure hizkuntzari eutsiz.

Hala ere, benetan ikustea merezi duen bideoa da, euskalkiak zainduz egin den gutxienetakoa izateagatik, besteak beste.

Euskararen Misterioa

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu