• Osteguna, Uztaila 04th, 2013

Gaur Hizkuntzalari Euskaldunen I. Topaketak egiten ari dira Eibarren. Euskal Hizkuntzalaritza egoera zail baten aurrean dago: Iruña-Veleia. Hemen aurkitu ziren grafitoek zalantzan jarri dituzte Euskal Filologian irakasten diren zenbait eduki, batez ere, Joseba Lakarraren aintzineuskeraren teoria.

Honen aurrean, EHUko Euskal Filologiako bi irakaslek eta Arkeologia Sailak, interes ekonomiko eta akademikoengatik, grafitoak faltsutzat hartu eta Eliseo Gil kupidarik gabe indusketatik kanporatu eta bizitza osorako desprestigiatu dute. Horretarako, zientziak eskaintzen zituen hiru aukera aurretik baztertu zituzten noski: datazioak, kata kontrolatuak eta auditoria arkeologikoak.

Horrez gain eztabaida zientifikoari ere muzin egin diote. Une honetan grafitoen egiazkotasunaren aldeko 23 txosten eta irizpide daude, 2.000 orri betetzen dituztenak, ia mila argudiotik gora… eta EHUko Letren Fakultateko zuzendaritzan dauden hizkuntzalari eta arkeologoak ez dira gai izan horiek errefusatzeko.

Ikuskizun negargarri honen aurrean, euskal hizkuntzalaritza, salbuespen ohoragarri batzuk kenduta (Txillardegi, Martin Elexpuru, Hector Iglesias, Jean Baptiste Orpustan, Luis Mari Mujika), isilegi dago. Horrela jarraituko dugu?

Nola da posible XXI. mendean gai erraz baten aurrean (arkeometria laborategi batek goiz baten ebatzi dezake grafito bat egiazkoa ala faltsua den 2.000 euroko kostuaren truke) horrela egotea?

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.

4 iruzkin

  1. 1
    Txapi Polez 
    Ostirala, 5. Uztaila 2013

    http://www.aizunet.org/images/stories/379komikia.jpg

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
  2. 2
    Euskeraren Jatorria 
    Ostirala, 5. Uztaila 2013

    Gu: arkeometria laborategi batek goiz baten ebatzi dezake grafito bat egiazkoa ala faltsua den 2.000 euroko kostuaren truke

    Txapi Polez: http://www.aizunet.org/images/stories/379komikia.jpg

    Hau da:
    - “¿de donde vienes?”
    - “manzanas traigo”

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
  3. 3
    Txapi Polez 
    Ostirala, 5. Uztaila 2013

    Zuen hizkuntzan saiatu eta horrela eskertzen didazue?

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
  4. Nire iruzkinen antza hartu du Euskararen Jatorrikoenak… Ez da gutxi.

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Iruzkina gehitu