a) Euskeraren Jatorriaren webgunea

Web gune hau euskeraren, iberiaren eta hizkuntza paleoeuroparren jatorriarekin intesa dutenen bilgunea izan nahi du. Horretarako, gaiarekin zerikusia duten ikerleen lan, artikulu eta albisteak sartzen ari gara.

Hemen agertzen diren proposamenak (etimologikoak, iritziakā€¦) egile bakoitzarenak dira eta Elkarteak ez du zertan bat egin behar horiekin.

Nabigatzaileei proposamen etimologikoei buruz, iruzki zein bozketa egiteko aukera dute. Bozketa horietan, toponimo, hitz eta epigrafiak izango ditugu eskuartean.

Webgunean errespetua oinarrizko araua da eta ez da hitz desegokirik onartzen eta, noski, ongietorrienak argudio eta arrazonamenduak dira.

b) Euskeraren Jatorria Elkartea

Webgune hau Euskararen Jatorria Elkarteak egiten du. Bere helburuak honako hauek dira:

- Euskeraren jatorria aztertzea eta ikertzea
- Hori buruz dauden teoriak zabaltzea: biltzarren bidez, interneten bidez, etab.
- Euskeraren jatorria ikertu duten adituen lana baloratzea eta eskertzea

Helburu horiek lortzeko honako ekintza hauek egiten ditugu:

- Urtero gai honi buruzko biltzarra antolatzea
- Hitzaldi, mahai inguru, liburu eta horrelako hedapen ekintzak bideratzea
- Interneten webgune hau eduki, gai horri burzuko informazioak zabaltzeko
- Bazkideen arteko harremanak lantzea

c) Urteroko biltzarrak

Orain arte 14 biltzar egin diraĀ  egindako horietan aurkeztutako artikuluei esker erabat ezezagunak ziren teoriak (oraingo ikerleenak zein aspaldikoak) apurka-apurka ezagutarazten ari gara: Kapanaga, Zubiaga, Segurola, Mujika, Naberan, Mendizabal, Xaho, Goitiaā€¦

Biltzar batzuetako batzuek arrakasta handia izan dute. Esaterako, Garesen Genetikari buruz egindakoan EHU-Biomics Euskal DNA Bankuko Mariam Mtez. de Pancorbo eta Sergio Cardoso batetik eta Oxfordeko Unibertsitateko Stephen Oppenhaimer bestetik bertan izan genituen eta britainiar eta irlandarrak genetikoki %70ean kantabriar-euskal aterpetik joandakoak direla baieztatu ziguten. Honek ondorio handiak ditu hizkuntzalaritzan ez ezik, gure herriko historiaren ikerketan ere, Joxemiel Barandiaranen lanak baieztatzen dizkigutelako.

d) IruƱa-Veleia

Elkarte barruan IruƱa-Veleiaren gaia argitzen laguntzeko batzorde bat dago, han aurkitutako ostrakak euskeraren bilakaera historikoa ulertzeko garrantzitsuak direlako. Batzorde horrek hainbat ekimen burutu ditu: gaian inplikatutako erakundeekin bilerak (Aldundia, IruƱa Okako Udala,…), hitzaldiak, txostenen jarraipena, berripaperak (5 nazioarte mailan zabalduta)ā€¦ IruƱa-Veleiari buruzko I. eta II. Nazioarteko Biltzarrak egin genituen Gasteizko Europa Jauregian, grafito hauei buruz txostenak egin dituzten adituak gonbidatuz: Edward Harris (arkeologia garaikidearen sortzailea), Antonio Rguez. Colmenero, Joaquim Baxarias, Ulrike Friz, etc.

e) Harremanetarako

Webgunean parte hartu nahi izanez gero edo gurekin harremanetan jartzekoĀ  hemen gaituzu:

euskerarenjatorria (abildua) gmail.com